EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Igande honetan, uztailak 6, Palestinaren aldeko musika jaialdia egingo dute Ulian (Donostia), Krii Kolektiboak antolatuta.
ALAI, Falca, Gela, Ofensa, Krii Kolektiboa, LaMia Mari This Ist eta Siwanabaren doako zuzenekoez gozatzeko aukera izango da, 11:00etan hasi eta 20:00ak bitarte.
Zuzeneko emanaldiez gain, Donostiako artistek, negozioek eta elkarteek emandako produktuen saskiak zozkatuko dira.
Janaria eta edaria erosteko barrak izango dira, baita dohaintzak egiteko aukera ere. Jaialdiko antolatzaileek gogorarazi dutenez, eskudiruz egingo dira ordainketa eta dohaintza guztiak.
Bertaratzerik izango ez dutenek ere badute euren aportazio ekonomikoa egiteko aukera, oraindik hasita. Bizum bidez egin daiteke @yalanafarroapalestinaren kontu korrontera, banketxearen aplikazioaren bidez, EMAN/DONAR atalean. Bilatu Mundubat Fundazioa edo erabili 08837 kodea, eta erabili DONOSTIA kontzeptua.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.