HOFE, Sukena, Merina Gris, Olatz Salvador, Bengo, Euskoprincess eta Lukiek, Donostiako Aste Nagusi Piratan
HOFE, Sukena, Merina Gris, Olatz Salvador, Bengo, Euskoprincess eta Lukiekek Donostiako Aste Nagusi Piratan joko dute, abuztuaren 9tik 16ra bitarte. La Txama, Goxua’N Salsa, Izaki Gardenak, Labar, Añube, Indabe, Marte Lasarte eta Orekka erromeria ere bertan izango dira, Donostiako Piratakek iragarri berri duenez.
Donostiako kaiko Flamenka gunean izango dira kontzertuak, doan. Egunotan iragarriko dituzte kontzertuen ordutegiak.
Flamenkako kontzertuen kartela
Sagueseko kontzertuak
Beste alde batetik, Udalak Sagueseko kontzertuen kartela iragarri du. Bertan izango dira Morodo (abuztuak 9), Vicco (abuztuak 10), OBK (abuztuak 11), J Martina+Dupla (abuztuak 12), Sexy Zebras (abuztuak 13), Janus Lester (abuztuak 14), Marlon (abuztuak 15) eta Leire Martinez (abuztuak 16). Hauek ere doakoak izango dira, eta denak hasiko dira 23:45ean.