EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Kohlberg Kravis Roberts (KKR) inbertsio enpresak espainiar Estatuko hainbat musika jaialdi erosi ostean, eztabaida piztu da sare sozialetan, aipatutako enpresak Gazako lurralde okupatuetan dituen negozioak tarteko. Izan ere, KKRk Israelek indarrez hartutako lurraldeetan eraikitako etxebizitzak saltzen ditu, Yad2 (espainiar Idealistaren antzeko plataforma) izeneko enpresaren bitartez.
2024an, KKRk Superstruck Entertainment enpresak erosi zuen. Talde honek mundu mailako 80 musika jaialdi antolatzen ditu; tartean, Sónar, Viña Rock, Resurrection Fest, O Son do Camiño, Arenal Sound, FIB eta Monegros Desert Festival. Ikerketa El Salto hedabideak egin du, Nando Cruz kazetariak sinatutako erreportaje sortan.
Espainiako mugetatik at, Boiler Room ekimena ere erosi du Superstruct Entertainmentek, 2025eko urtarrilean.
Boiler Roomek nazioarteko eszenako dj eta artista ezagunenak klubetan biltzen ditu, eta bertan egiten dituzten sesioak YouTubera igotzen dituzte, sekulako audientzia datuekin.
Galizian, BDS Galizak (Palestinaren aldeko elkartea) KKR inbertsio funtsak O Son do Camiño eta Resurrection Fest jaialdiekin duen lotura salatu dute.
Horrez gain, festibaletan parte hartzen duten enpresa, iragarle eta langileei jaialdiaren jabe berriaren eta honek palestinar lurretan egindako okupazio ilegalaren aurka agertzeko deia egin du elkarteak.
Boiler Roomen kasuan ere bapatekoak izan dira erreakzioak. Ekimenaren Instagram kontuan irakurri daitekeen bezala, jaialdia “hainbat kontrol, inbertsio eta zuzendaritza talderen eskutik igaro den arren, Palestinarekin eta independentzia editorialarekin duten konpromezua beti izan da irmoa”.
Gainera, Boiler Roomeko langileek enpresaren jabeen erabakien gaineko kontrolik ez dutela azpimarratu dute.
Finlandian, Flow Festivaleko langile talde batek “flow greba” egiteko deia egin die jaialdiko partehartzaile guztiei.
Artistei zuzendutako kanpainan, jaialdiarekin ez kolaboratzeko eskatu die musikariei.
Israeleko negozioez gain, KKR frackingaren (hainbat herrialdetan debekatuta dagoen gas naturala eta petrolioa erauzteko teknika) aldeko lobbyaren parte da.
Gainera, 2024an, Nikki Haleyren (AEBetako hauteskundeetako hautagai errepublikanoa) kanpaina finantziatu zuen. Horrez gain, 2016an, KKRk Donald Trumpen presidentzia hartze ekitaldia ordaintzeko milioi bat euro jarri zituen.
Inbertsio funtsaren tentakuluak Internetera ere iritsi dira. Izan ere, enpresaren datu publikoen arabera, Europa, AEB eta Israelgo software, zibersegurtasun eta datu enpresetan inbertsioak egin ditu KKRk azkenaldian.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.