Aimarz, Naxker, Tatxers, Kiliki, Azuleja, Gotts Street Park eta Brooke Combe, Donostiako Boga Boga Festibalean
Donostiako Boga Boga Festibaleko antolatzaileek 2025eko karteleko lehen izenak argitaratu dituzte. Gotts Street Park, León Benavente, Christian Löffler, Brooke Combe, Deadletter eta Jacques iragarri dituzte kartel buru gisa.
Hauekin batera, Adrien Body, Azuleja, Bitter Babe, Elena Barker B2B Beltranz, Henge, Kokoshca, La Niña Jacaranda, Le Parody, Loscil, Lucient, Mama Snake, Nusar3000 eta Xeniak joko dute, ekainaren 12tik 14ra.
Euskal talde eta bakarlaririk ere ez da faltako. Aimarz, Eneritz Furyak, Kiliki, Ke Lepo & Felix Buff, Naxker, Putas Amak, Saguxar eta Tatxers zuzenean ikusteko aukera izango da. Gainera, aipatutako taldeei 2024ko Maketa Lehiaketan Harrobia Saria irabazi zuen Mikosis taldea batuko zaie.
Festibaleko antolatzaileek ohar bidez jakinarazi dutenez, artista gehiago konfirmatuko dituzte datozen hilabeteetan. Kontzertuak Miramarreko lorategian (ordainpekoak), Easo Plazan eta Dabadaba aretoan izango dira. Eguneko sarrerak (38 euro) eta asteburu osoko bonoak (60 euro) salgai daude dagoeneko, hemen.
Irailak 12
León Benavente
Deadletter
Jacques
Le Parody
Azuleja
Saguxar
Irailak 13
Brooke Combe
Gotts Street Park
Christian Löffler
Kokoshca
Ke Lepo & Felix Buff
Eneritz Furyak