EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Indiok (Kalifornia) Coachella jaialdia hartu du, beste urte batez. Lehen asteburuan, Lady Gaga, Charli XCX eta Benson Boonen kontzertuak biral egin dira sare sozialetan.
MAYHEM disko berriaren nazioarteko birako sarrerak agortuta, Coachella zen Lady Gaga eta publikoaren arteko lehen hitzordua. Estatubatuarrak antzerki obra itxurako ikus-entzunezko ikuskizun paregabea eskaini zuen Coachellako oholtza nagusian.
Gaga markari eutsita, kapa gorri erraldoi batekin agertu zen taula gainera, eta errepertorioak eta ikuskizunak aurrera egin ahala, jantziak eranzten joan zen artista, disko berriaren leitmotiva den pertsona eta pertsonaiaren arteko borroka irudikatuz. Gainera, abestu eta dantzatzeaz gain, musikariak pianoa eta gitarra jo zituen oholtza gainean.
Disko berriko kantez gain, “Alejandro”, “Bad Romance” eta “Paparazzi” hitak ere abestu zituen Gagak, Coachellako publikoaren zoramenerako.
Brat diskoa estreinatu eta ia urtebetera, bere lanik txalotuenaren bueltan sortutako unibertsoa omendu du Charli XCXek Coachellan. Nazioartean aurkeztu duen zuzeneko sutsuaz gain, diskoan parte hartu duten artistak gonbidatu ditu Coachellako ikuskizunera
Lorde, Billie Eilish eta Troye Shivan batu zaizkio ikuskizunera. “Girl, so confusing” abestu du lehen gonbidatuarekin, eta 2025eko uda “Lorde summer” (Lorderen uda) izango dela iragarri du.
“Guess” abestia hasita agertu da Billie Eilish eszenatokian, jaialdia hankaz gora jarriz. Bukatzeko, Troye Shivan batu da ikuskizunera, “Talk talk” abesteko. Artista gazteak Trumpen politika lgtbifobikoak salatu ditu, “panpinak babestu” (AEBetako queer komunitatean trans pertsonei panpin deitzen zaie) zioen kamisetarekin.
2025a Benson Boonen urtea izaten ari da. Coachellan lehen aldiz jo behar zuen estatubatuar artistak, eta kontzertu gogoangarria eskaini duen arren, hedabide guztiek Brian Mayrekin izandako momentua goratu dute. Izan ere, Boonek Queen taldeko gitarrista gonbidatu du Coachellara, “Bohemian Rapsody” elkarrekin kantatzeko.
Freddie Mercuryren kapa jantzita agertu da Boone oholtzara, eta Queenen hitaren lehen notak jo ditu pianoan, hamar bat pertsonako koro batek lagunduta. Bigarren estrofan, piano gainetik salto egin, kapa kendu du eta plataforma mugikor baten gainean agertu den Brian May aurkeztu du musikariak.
Sare sozialetan eta hedabideetan ikusi ditugun une distiratsuen itzalak ere eman du zeresana. Izan ere, jaialdi erraldoien burbuilaren jasangarritasun eza seinalatu duten ahots ugari izan dira.
Jaialdia hasi orduko, Coachellako kanpinera iristeko ilara erraldoiak salatu dituzte ehunka erabiltzailek. Bada, sare sozialetako hainbat bideotan azaldu dutenez, bostehun eurotik gorako sarrera ordainduta, zortzi ordutik gorako auto ilarak egin behar izan dituzte.
Kaliforniako basamortuko eguzkipean egin behar izan dute itxaronaldia, janari eta edaririk eskuratzeko aukerarik gabe, eta komunik gabe. Gainera, gertatzen ari zenaren berririk eman ez izana leporatzen diote antolatzaileei. Jaialdira iristea lortu dutenen artean ere izan dira bertako zerbitzuei buruzko kritikak. Bada, asteburuan zehar, hainbat tiktoker ezagunek janariaren eta edariaren prezioaren inguruko bideoak igo dituzte.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.