EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Arberatzen egingo dute Euskal Herria Zuzenean, ekainaren 27tik 29ra. Antolatzaileek izen berriak iragarri dituzte: Bengo, Inertzia, Marta, Naxker Polylogue From Sila, Tapia ta Leturia eta Txaptrax.
Iazko legez, Arberatzen izango da aurtengo Euskal Herria Zuzenean, ekainaren 27tik 29ra. Jaialdiko antolatzaileek kartelera batuko diren izen berriak iragarri dituzte Bengo, Inertzia, Marta, Naxker Polylogue From Sila, Tapia ta Leturia eta Txaptrax.
Aipatutako artista berriak aurretik iragarritako Auhen, Marte Lasarte, Maskak, W!zard, Radio Byzance, Chie Choari eta Queer Falafel taldeei batuko zaizkie.
Ohi bezala, 29. edizio honetan, egunean zehar doako egitaraua izango da Arberatzeko plazan (zirkua, hitzaldiak, ikastaroak, musika, haurren txokoa…), eta arratsaldetik aurrera musika emanaldiak izango dira, bi agertokitan.
Hiru eguneko sarrerak 53 euroan daude salgai, eta jaialdiak argitu du ez dela "sold out kulturan" sartuko eta "denentzat" izango dela lekua.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.