Izotz donostiar artistaren lana ezagutzen, “Ama, no soy artista” singlearen bitartez
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Ekainaren 25ean, Donostiako GU espazioan egingo dute saio berezia, Kontxako badiari begira. Olaia Inziarte eta Bengo izango dituzte gonbidatu, baita ohiko kolaboratzaileak ere.
Ibon Fernandez eta Alain Perezek “GU” saioaren 2000. programa egingo dute ekainaren 25ean. Donostiako portua eta Kontxako hondartza bitartean kokatuta dagoen GU espazioan egingo dute zuzeneko saio berezia, 17:00etan hasi eta 20:00ak arte.
Urtemuga berezia ospatzeko, Olaia Inziarte eta Bengo musikariak gonbidatuko dituzte. Eurekin hitz egiteko tartea hartzeaz gain, zuzenean joko digute “Beldurrik gabe” abestia. Luxuzko gonbidatuekin jarraitzeko, Aratz Lakuntza (Gazteako entzuleek “El Conquis”era joateko hautatu zuten lehiakidea, geroago “Supervivientes” saioan egondakoa) Gazteako set berezitik igaroko da, superbibentzia saioetan bizitakoen inguruan hitz egiteko.
Bestela, Ibon eta Alainek “GU” saioko ohiko kolaboratzaileak hartuko dituzte, binaka. Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla, Irati Erauskin eta Iñigo Aranburu eta Berezi Fernandez eta Anepe.
Gainera, Gazteako set berezira gerturatzen direnek karaoke lehiaketa batean parte hartu eta sekulako saria eramateko aukera izango dute!
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.
Maiatza bukaeran kaleratuko du ‘Lo que guardé’ izeneko debut albuma.