Aratz Lakuntza “El Conquis”era joango da, Gazteako ikus-entzuleen botoei esker

Donostiarrak bozen 48,4arekin irabazi du bozketa. Xabier Malatsetxeberriak botoen % 34,3 jaso du, eta Leyre Santosek, ostera, % 17,2.
Aratz Lakuntza
Aratz Lakuntza. Argazkia: Gaztea

Aratz Lakuntza "El Conquis"en 21. edizioko lehiakidea izango da, Gazteako ikus-entzuleek hala erabakita.

Bozen % 48,4 (1400 bototik gora) eskuratu du 26 urteko donostiarrak, eta "GU" saioan izan da, berri ona jaso eta ordu gutxira.