Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
BB trickzen 80’z disko berriaren aitzakian, soundcloud trap delako musika korronteaz aritu da Kattalin Barcena “B Aldea”n.
Musikaren industriarekin atsekabetuta dauden artista askoren bizigunea da soundcloud audio plataforma. AEBetako periferiako musikariek egin zuten ezagun, sistematik kanpo zegoen jendearen eskutik.
Erraz identifika daitekeen musika estiloa da: beat xumeak, doako pluginak, autotune exageratua, egitura kaotikoa, erritmoz kanpo kantatzeko joera… Gaiei dagokienez, abesti instrospektiboak, nihilistak eta barnerakoiak izan ohi dira gehienetan.
Egun, soundcloud traparen bigarren belaunaldian gaudela azaldu digu Kattalin Barcenak. Orain, aipatutako musika korrontea askoz ere profesionalagoa da, eta zigiluek dirutza inbertitzen dute soundcloudeko artistak ezagutzera emateko. Bogan dagoen unetik, zigilu handiek soundcloudeko artista faltsuak (edo exageratuak) sortzen dituztela ere kontatu digu kolaboratzaileak.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.