Abesti berria ekarri digu IZAROk: “Damuen errepasoa da ‘Ingira’”
IZAROk ARKITEKTURA diskoko bigarren alea ekarri digu Gazteako ‘Panorama’ saiora. Aro berri honetan, pozik, gogotsu eta urdurik dator musikaria. “Ingira” izeneko kanta ekarri digu artistak, Garate Estudioetan grabatutako zuzenekoarekin batera. Duintasunaz eta damuaz ari da IZARO kanta honetan, diskoaren ildoa den “bizitza berri bat eraikitzeko” lanari eutsita.
Betiko musikariekin eta beste hainbat fitxaketa berrirekin ikusiko dugu IZARO oholtza gainean. Diskoaren produkzioan, Roy Borland eta Tuiste espainiar ekoizle ezagunak izan ditu bidaide. “Sormen aldetik, askatasun asko eman didate eta nire ideiak berdin balio dutela erakutsi didate”, azaldu du artistak.
“Zorua” singlea kaleratuta, abestiaren mezuaz aritu dira IZARO eta Ibon Fernandez. Diskoaren ideia nagusiari eutsita, norbere zoruak (zentzu guztietan) deskubritu eta zaintzeko gonbitea egiten digu musikariak.
Amatasuna ere izan du hizpide musikariak. Ama izan denetik lorik egin gabe ere bizi daitekeela ikasi du IZAROk, orain arte sakratuak ziren ordutegiak errespetatzea oso zaila egin baitzaio.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxekalteko kideek primizian aurkeztu digute “Azkena izan da” singlea
“Q Te Dé Un Poco El Aire”, Idoia eta Tatta elkarrekin, honen disko berriko aurrerapen gisa