119.000 lagunek egiten duzue bat Gaztearekin astelehenetik ostiralera, CIESen urteko bigarren neurtaldiaren arabera

Gipuzkoan, irrati tematikorik entzunena da gurea. Guztira, EITB Taldeko euskarazko irratiek 301.000 dituzte astelehenetik ostiralera, EAE eta Nafarroan.
Gaztea estudioa Alain Perez Ibon Fernandez

CIES audientzia ikerketaren txostenaren arabera, 119.000 lagunek entzuten dute Gaztea astelehenetik ostiralera, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Aurreko neurtaldiarekin alderatuta, 5.000 lagun gehiago izan ditugu urte bukaeran irratiaren beste aldean. Gainera, Gipuzkoako irrati tematikorik entzunena da Gaztea.

Oro har, euskarazko irratiek 301.000 entzule dituzte egunero 2025ean. EITB Taldeko beste irratiei dagokienez, Radio Euskadik 172.000 entzuleko audientzia du urteko bigarren neurtaldian, astelehenetik ostiralera, eta urteko lehen neurtaldiarekin alderatuta 5000 entzule irabazi ditu. Radio Vitoriak, berriz, 23.000 entzuleko batez bestearekin amaitu du urtea.

CIES azterlanak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako komunikabideen kontsumoa aztertzen du. 40 urte baino gehiago daramatza, eta urtean bi neurketa-olatu egiten ditu. EGMrekin batera irrati-kontsumoak ezagutzeko erreferente nagusia izateaz gain, telebista-audientziak ere neurtzen ditu, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X