“Panorama” saio berezia, ostegunean, BIMEtik zuzenean
BIME jaialdia Bilbora iritsi da eta Gazteak zuzenean kontatuko dizu. Ostegunean, urriak 29, Ibon Fernandezek eta Ainhoa Arroitajauregik zuzeneko “Panorama” berezia egingo dute Euskaldunan, 10:00etan hasi eta 12:00ak arte.
BIMEk irauten duen bitartean Bilbon izango diren ekitaldien eta Euskaldunako hitzaldien berri emango digute esatariek, eta hainbat gonbidatu hartuko dituzte. Tartean, Verde Prato musikaria, TOC bandako kideak eta Aritz Mendiola musikaria igaroko dira Gaztearen saio berezitik.
BIME, Euskaldunatik harago
Profesionalei zuzendutako ekimenez gain, publikoari eskainitako eskaintza oparoa prestatu du BIMEk. 65 zuzenekotik gora ikusteko aukera izango da, showcase formatuan (kontzertu laburrak).
Hala, “etorkizuneko talentuak eta gaur egungo proposamen aurreratuenak ezagutzeko aukera” izango dugu, doako zuzenekoen bitartez.
Honako artisten kontzertuak izango dira ikusgai: 111, Aeronave Adolescente, Aldhara, Amor Líquido, Ana De Llor, Angeladorrrm, Avenida, Axolotes Mexicanos, Azuleja, Baby Berserk, Bisai, Cervatana, Clara Kimera, Dalila, Davus, Duplat, Erik Urano, Estamos Perdidos, Expresso Transatlântico, Feli Colina, Gloory Hole, Henry Semler, Hondora, Javi Medina, Juan Lopez, Julia Cry, Ke Lepo, Kiliki, La Maria, Linlin, Maria Jaume, María Pelaé, Martin, Marttein, Moictani, Mostaza Karizia, Nico, No Quiero, Odd Mami, Ounite, Paco Pecado, Pedraxe, Pitxorines, Restinga, Sadsvit, San Tosielo, Sara Zozaya, Silitia, Sofia Gabanna, Tatiana Delalvz, The Bird Experience, Tussiwarriors, Zahara eta Lite.
Zure interesekoa izan daiteke
Nobedadez beteta dator Gazteako denboraldi berria
Etxekalteko kideek primizian aurkeztu digute “Azkena izan da” singlea
“Q Te Dé Un Poco El Aire”, Idoia eta Tatta elkarrekin, honen disko berriko aurrerapen gisa