Tolosako inauterietan izango gara, ostegunean, urteroko “Dida!” bereziarekin
10:00etatik 13:00era bitarte, Zerkausian izango dira Telleria anaiak, Jon Gotzon Aldaparena eta Andrea Aranburu.
Tatta musikariak bere album berriko lehen kanta aurkeztu digu, primizian, “GU” saioan.
Aro berri honetan, urdinez jantzita ikusiko dugu musikaria, baita aurrerago ikusiko dugun arrosa kolorez ere. Irudi aldaketak Tattaren ibilbide profesionalarekin du zerikusia: “Azkenaldian gauza seriotu egin da, profesionalizatzen ari naiz eta soinua asko landu dut”. Martin izeneko diskoa kaleratu zuenetik bi urte igaro diren honetan, musikarekin jolasean jarraitu eta gertatzen zaion orori buruz idazten jarraitzeko asmoa du artistak.
“Q Te Dé Un Poco El Aire” izeneko kanta da estudiora ekarri digun aurrerapena, Idoia Asurmendirekin elkarlanean egindako abestia. Estilo aldetik lotzen ez ditugun arren, hurbileko harremana dutela kontatu digu Tattak. Aurreko lanetan bezala, Denso lankide eta laguna izan du bidaide.
Urte bukaeran etorriko da Tattaren disko berria, Durangoko Azokarako.
10:00etatik 13:00era bitarte, Zerkausian izango dira Telleria anaiak, Jon Gotzon Aldaparena eta Andrea Aranburu.
Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era bitarte, Ainhoa Vitoria, Liher Larrañaga eta Aitziber Grados izango dira Gazteako goizeko magazineko aurkezleak.
Gipuzkoan, irrati tematikorik entzunena da gurea. Guztira, EITB Taldeko euskarazko irratiek 301.000 dituzte astelehenetik ostiralera, EAE eta Nafarroan.
Abenduaren 19an, goizetako lantaldeak urteko azken saioa egingo du. Alaken lehiaketaren final handia jokatuko da, eta 250 euroko beste lau sari banatuko dituzte.
Iazko programazioa mantenduta, tarte, zozketa eta kolaboratzaile berriz josita dator ikasturte berria. Galdu ezin duzun musika eta kalean bolo-bolo dabiltzan gaiak topatuko dituzu Gaztean, goizean hasi eta iluntzera arte.