Etxekalteko kideek primizian aurkeztu digute “Azkena izan da” singlea

Bandako Unai, Iker eta Aritz “B Aldea”n izan dira, irailean iritsiko den diskoaren atariko abestia aurkezteko.
18:00 - 20:00

Etxekalte taldeko kideak “B Aldea”n izan dira, “Azkena izan da” singlea primizian aurkezteko. Unai Irisarri, Iker Etxebarria eta Aritz Lertxundi kideek ekarri digute.

Irailean iritsiko da bermeotarren bigarren diskoa, hamar urteko ibilbidearen mugarri gisa. Aurretik, “Azkena izan da” diskoan entzungo dugunaren lagin esanguratsua dela aipatu digute. Bada, abesti honetan diskoan aurkituko ditugun aldaketak nabarituko ditugu. 

Musikari dagokionez, soinu eta ideia berriak esploratu dituztela kontatu digute. Kontzeptuari dagokionez, LParen gai nagusia planteatzen du singleak: bizitzako inertziei erreparatu eta erabaki kontzienteak hartzeko beharrari abesten diote musikariek.

Letretan, “intentsoegiak” direla leporatu izan dietela azaldu digute. Horren kontra egin nahian, disko berriko letrak lurreratu eta egunerokotasunera ekartzeko ahalegin berezia egin dute, abestien hitzak “demokratizatuta”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X