Tolosako inauterietan izango gara, ostegunean, urteroko “Dida!” bereziarekin
10:00etatik 13:00era bitarte, Zerkausian izango dira Telleria anaiak, Jon Gotzon Aldaparena eta Andrea Aranburu.
Gabonetako goizetan, Gazteako programazioak ez du etenik izango. Ainhoa Vitoria, Liher Larrañaga eta Aitziber Gradosek “Dida Don” izeneko saioa egingo dute, astelehenetik ostiralera, 8:00etan hasi eta 11:00ak arte. Abenduaren 22an hasi eta urtarrilaren 5era arte (biak barne) egingo dute saio berezia.
Umore ona, musika, lehiaketak eta gaurkotasunaz gain, kolaboratzailerik ere ez zaie faltako. Flako, Jokin Pinatxo eta Hofe, “Dida!”ko ohiko kolaboratzaileak, “Dida Don”en izango dira saioak iraungo duen bi asteetan.
Gabonetako goizetan irratia pizten dizuenek dibertitzeko aukera izango duzue, eta estudioan daudenek ere hala egingo dute. Izan ere, egun berezietan (abenduak 24, 31 eta urtarrilak 5), mozorrotu egingo dira saioko hiru aurkezleak. “Dida Don”i buruz gehiago jakin nahi baduzu, adi gure sare sozialei!
10:00etatik 13:00era bitarte, Zerkausian izango dira Telleria anaiak, Jon Gotzon Aldaparena eta Andrea Aranburu.
Gipuzkoan, irrati tematikorik entzunena da gurea. Guztira, EITB Taldeko euskarazko irratiek 301.000 dituzte astelehenetik ostiralera, EAE eta Nafarroan.
Abenduaren 19an, goizetako lantaldeak urteko azken saioa egingo du. Alaken lehiaketaren final handia jokatuko da, eta 250 euroko beste lau sari banatuko dituzte.
Iazko programazioa mantenduta, tarte, zozketa eta kolaboratzaile berriz josita dator ikasturte berria. Galdu ezin duzun musika eta kalean bolo-bolo dabiltzan gaiak topatuko dituzu Gaztean, goizean hasi eta iluntzera arte.