Tolosako inauterietan izango gara, ostegunean, urteroko “Dida!” bereziarekin

10:00etatik 13:00era bitarte, Zerkausian izango dira Telleria anaiak, Jon Gotzon Aldaparena eta Andrea Aranburu.

Inauteriei ongietorri berezia egingo diegu Gaztean, Ostegun Gizenez, “Dida!” saio berezi batekin. Tolosako Zerkausian, 10:00etan hasi eta 13:00era, inauteri asteko lehen egunean gertatzen den guztia kontatuko digute Julen Telleria, Andrea Aranburu, Antton Telleria eta Jon Gotzon Aldaparenak.

Urtero legez, hamaika gonbidatu pasako dira Gaztearen set berezitik. Jon Esnaola konpositorea eta Luma Otaño eduki sortzailea, tolosarrak biak, hartuko dituzte. Txupina botatzeaz arduratuko den Pitxana txarangako kidea ere bertan izango dira. Gainera, Iñaki Etxeberria sukaldariak show cockinga egingo du saioak iraun bitartean. Musikarik ez da faltako: Flako eta Mattin (Mirua) gonbidatu ditugu, zuzenean jo dezaten. Bukatzeko, Antton Telleriak “Dida!”ko txupinazoa botako du.

Bestela, agurtzera hurbiltzen diren entzule eta lagunek osatuko dute saioa, baita "Dida!"n ohikoak diren tarte eta edukiek ere. Tolosan bazaude, zatoz Gaztearen set-era!

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X