Etxekalteko kideek primizian aurkeztu digute “Azkena izan da” singlea
Bandako Unai, Iker eta Aritz “B Aldea”n izan dira, irailean iritsiko den diskoaren atariko abestia aurkezteko.
Irailaren 7an hasiko da Gazteako denboraldia, musika eskaintza oparoa eta entretenimendu saio freskoen bidetik. Goizeko lehen ordutik hasita, “Dida!”k eguna hasteko behar dugun indarra emango digu. Jarraian, Ibon Fernandez “Panorama” izeneko saio berria ekarriko digu, 10:00etatik 12:00etara. 16:00etan, Alain Perez eta Maite Garmendiak arratsaldeak poztuko dizkigute, hiru orduz, “GU” saioarekin. Ohi bezala, iluntzeak “B Aldea”renak izango dira. Aurten, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak erdibana egingo dute saioa, eta egunean zehar entzun ez ditugun kantak entzuteko aukera emango digute.
Aste barruko eguerdietan eta asteburuetan, musikarik onena ekarri digute Leire Arrojeria, Sara Alonso, Liher Larrañaga eta Joseba Sacristanek.
Asteburuetan, Sara Alonso eta Ainhoa Vitoriarekin gosalduko dugu, “Bitan” saioan, 9:00etatik aurrera. Gainera, larunbatero Gazteako entzuleen kanta bozkatuenen zerrenda osatuko digute Oizeder Mayo eta Oihan Vegak, 11:00etatik aurrera, “Top Gaztea"n. "Hitak" eta "Boom Shaka Laka" saioek bere ordutegiari eutsiko diote. Programazio berritua osatuta, Gazteak gogotsu ekingo dio ikasturte berriari, eta kurtsoan zehar beste hainbat berrikuntza izango dira.
Gazteako entzuleek Julen Telleria, Andrea Aranburu eta Jon Gotzon Aldaparenarekin hasiko duzue eguna, baita fitxaketa berri batekin ere: Irati Elizalde. Laukotea osatuta, gaurkotasun albisteak, musika eta umore ona ekarriko digute goizero, 7:00etan hasi eta 10:00ak bitarte.
Ohiko kolaboratzaileez gain, lagun berrien konpainian emango ditugu goizak: Aitziber Iratzoki (@psikoloka) psikologoa, Ainara G. Goitiandia (@bedarlari) iritzi emailea, Xabi Ormazabal ETBko kazetaria eta Maialen Goirizelaia irakaslea.
Urteko lehiaketarako, literaturaren munduan murgilduko dira didatarrak, ‘Didatinobela’ berreskuratuz.
Aste barruko goizetan, protagonista berri bat izango dugu Gaztean: Ibon Fernandezek “Panorama” izeneko saioa aurkeztuko du, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Aurkezlearen hitzetan, “musika aldizkari bat zabaltzea bezala izango da”. Lagunartean partekatzen ditugun ikus-entzunezko gomendioak entzun eta apuntatzeko aukera izango dugu “Panoramak” iraun bitartean.
Kolaboratzailez josita etorriko da saio berria: Verde Prato artista, Unai Madariaga (EZEZEZ taldeko abeslaria) eta Amaia Urrestilla makillatzailea.
Alain Perez eta Maite Garmendiaren eskutik sartuko gara arratsaldean, 16:00etatik aurrera. Hiru orduz, euskal musikarien kaleratze berriak, Interneten gertatzen den guztia eta bitxikeriak izango dira nagusi.
Asier Morillo, Ane Urresti eta Ian Ruiz eduki sortzaileak izango dira saioaren aurtengo kolaboratzaile berriak. Gainera, Alexander Padilla, Gaizka Izagirre, Berezi Fernandez, Iñigo Aranburu, Ainhoa Etxebarria eta Anepe ohiko bidelagunek ere izango dute euren tarte berezia.
Iluntzean, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak ertzetako musika ekarriko digute, astelehenetik ostegunera. Ohikoa baino ordubete goizago, 19:00etan hasi eta 21:00ak arte, nazioarteko artisten berriak eta Euskal Herrian sortu diren perlak aurkeztuko dizkigute.
Hemen ere badituzte ikasturterako lagun berriak: Danel Galdaera eduki sortzailea, Pau Goiene artista eta Maite Garmendia eta Liher Larrañaga Gazteako lankideak. Hauez gain, Joseina Etxeberria eta Kattalin Barcena ohiko kolaboratzaileak izango dituzte, hamabostean behin.
Larunbat eta igande goizetan, 9:00etatik 11:00etara, Ainhoa Vitoria eta Sara Alonsok “Bitan” saioa ekarriko digute. Elkarrekin, patxadaz gosaldu, musika, zinema eta literaturaren munduan murgildu eta asteburuko kultur berriak errepasatzeko aukera izango dugu.
Iazko kolaboratzaileez (‘Benetan Zabiz?’eko kideak, Beñat Uribe-Etxebarria eta Jone Arriola, Ibon Fernandez eta Berezi Fernandez) gain, Iñaki Cidek kultur gomendioak ekarriko ditu, eta Naia Makazagak Interneteko joeren berri emango digu. Gainera, Liher Larrañaga lankidea ere hartuko dute, hamabostean behin.
Larunbat eguerdietan, 11:00etatik aurrera, Oihan Vegak eta Oizeder Mayok Gazteako entzuleek aukeratutako kanta kutunen zerrenda osatuko dute. Gainera, entzuleen audioak jaso eta eskatzen dizkieten abestiak jotzeko leihoa irekiko dute.
Asteburu arratsaldeetan, “Hitak” saioan, garai guztietako kanta kutunak bilduko dizkizu Joseba Sacristanek. Konfort gune bihurtuko den hiru orduko playlista, modaz pasatzen ez diren abestiekin, 17:00etatik 20:00etara.
Igande gauetan, astea behar bezala ixteko, DJ Makalak “Boom Shaka Laka” saioa ekarriko digu, 22:00etatik 23:00etara. Munduko bazter askotako musika katalogo oparoa eskainiko digu Makalak, baita dantzan jarriko gaituzten doinu berri zein klasikoak ere.
Bandako Unai, Iker eta Aritz “B Aldea”n izan dira, irailean iritsiko den diskoaren atariko abestia aurkezteko.
Tattak bere disko berriko lehen kanta ekarri digu estudiora: Idoiarekin batera egin duen “Q Te Dé Un Poco El Aire”.
10:00etatik 13:00era bitarte, Zerkausian izango dira Telleria anaiak, Jon Gotzon Aldaparena eta Andrea Aranburu.
Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era bitarte, Ainhoa Vitoria, Liher Larrañaga eta Aitziber Grados izango dira Gazteako goizeko magazineko aurkezleak.
Gipuzkoan, irrati tematikorik entzunena da gurea. Guztira, EITB Taldeko euskarazko irratiek 301.000 dituzte astelehenetik ostiralera, EAE eta Nafarroan.
Abenduaren 19an, goizetako lantaldeak urteko azken saioa egingo du. Alaken lehiaketaren final handia jokatuko da, eta 250 euroko beste lau sari banatuko dituzte.
Iazko programazioa mantenduta, tarte, zozketa eta kolaboratzaile berriz josita dator ikasturte berria. Galdu ezin duzun musika eta kalean bolo-bolo dabiltzan gaiak topatuko dituzu Gaztean, goizean hasi eta iluntzera arte.