Gaztea Sariak
Martxoaren 5ean, 2025ean zehar jasotako uztari erreparatu eta artista, kanta, disko, bideoklip eta zuzeneko onenak sarituko dira.
Aurten, baina, aldaketak izango dira hautaketa prozesuan. Bada, Gazteak osatutako epaimahai batek erabakiko ditu kategoria gehienetako irabazleak.
Hala ere, izango da bozkatzeko aukerarik. Izan ere, Gazteako ikus-entzuleek bi kategoriatako irabazleak erabakiko dituzue, webgunean abiatuko dugun bozketan. Gainera, kategoria berria bat sortu dugu aurtengo sarietarako: ikuskizun onenarena. Sari honekin, 2025ean gurean izan diren kontzertu eta show bereziak sarituko ditugu.
Galan zehar ikusiko ditugun emanaldietako protagonisten izen guztiak jakiteko itxaron beharko den arren, inoiz baino zuzeneko gehiago izango direla aurreratu dezakegu.