Ramona’s First Evil Boyfriend taldeak Zarautzeko jaietan joko du, Gaztea Gaua ekimen bereziari esker
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
Yoko Onak seigarren denboraldia estreinatu du abenduaren 9an. Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiak euskal kulturako aurpegi ezagunak hartuko dituzte, beste denboraldi batez.
Podcastaren hastapenetara itzuliz eta 2024ko bira ibiltariaren arrakasta ahaztu gabe, denboraldi hibridoa izango da aurtengoa. Izan ere, platoan grabatutako bi saio eta bi zuzeneko uztartuko dituzte. Grabatutako saioak Tabakalerako Kutxa Fundazioa aretoan egin dituzte, aurtengo azaroan.
Zuzenekoei dagokienez, lehena Musika Bulegoaren Must+ Pro jaialdiaren baitan egin zuten, Alai eta Putas Amak gonbidatu hartuta. Bigarren zuzenekoa, berriz, abenduaren 14an izango da, Iruñeko Laba aretoan, 18:00etan.
Abenduaren 9an kaleratu da lehen atala, eta hurrengo bi asteetan (abenduak 16 eta 23) plazaratuko dituzte beste biak. Denak Gaztearen YouTube kanalean eta GUAU plataforman izango dira ikusgai. Gainera, gonbidatuen iragarpenak eta material berezia ikusteko aukera ere izango da Yoko Onaren sare sozialetan. Saio bakoitzeko euskal kulturako bi aurpegi ezagun hartuko dituzte. Besteak beste, nerabezaroaz, literaturaz, egiaz, traumez eta publiko aurrean agertzearen argi-ilunez arituko dira gonbidatuak Ainhoa, Olatz eta Lore Nekanerekin.
Abenduaren 14an (18:00etan), Iruñeko Laba aretoan agurtuko du ‘Yoko Ona’k 2025eko denboraldia, zuzeneko saio batekin. Naxker taldeko Ainhoa eta Karmele eta Labar artistak izango dituzte gonbidatu, eta sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.
Gainera, Naxkerreko kideek kontzertu akustiko labur bat eskainiko dute saioaren amaieran.
Hurbiltzerik ez dutenek Gaztearen YouTubeko kanalean izango dute atala ikusgai, denboraldiko besteekin batera.
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
HBO Maxeko telesail ezaguna gure hiriburuetara iritsiko da, itsasoz. Abuztuaren 7tik 9ra Donostian eta 10etik 13ra Bilbon, Targayen ontzian sartzeko aukera izango da, doan.
Gaztearen ekimen berezi honi esker, aukeratutako taldeak Zarauzko jaietan jotzeko aukera izango du, Olaia Inziarte eta zeatikez taldeekin batera. Eman izena eta irabazi 2.500 euroko saria!
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Ekainaren 19 eta 20an, Bilboko San Mames estadioak ZETAKen ‘MITOAROA III’ ikuskizuna hartuko du. Bertaratu aurretik, zaleek jakin beharreko informazio interesgarria bildu dugu Gaztean.
Biarritzeko Atabalen izango da aurtengo gala. Bertan, Euskal Herrian sortutako musika omenduko dute, sari banaketa eta zuzeneko emanaldiak tarteko.
Podcast Geltokia jaialdiaren programazioaren baitan, Gaztearen podcasteko aurkezleek Iker Iribarren, Ana Goitia eta Ane Acedo gonbidatuak hartuko dituzte. 19:00etan izango da, Tabakalerako 1. aretoan.
Must +Pro ekimenaren baitan, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak zuzeneko solasaldi berezia egin dute, Bilboko Sala BBKtik. Kiliki, Ane Garcia, ALAI, Ke Lepo, Ander Merino eta Janus Lester gonbidatu dituzte.
Ostiral arratsaldean, Ibon Fernandez eta Leire Arrojeriak “GU” saio berezia egin zuten Mendizabalatik. Larunbatean, Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak hartuko diete lekukoa.
Bilbon egingo dute Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioa. Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin.