Amanda taldearen ‘Automático’ EPa aurkeztu digu Ainhoa Arroitajauregik
Madrildar bandaren bigarren bildumaz aritu gara “Bitan” saioan.
Aimarz musikaria “Bitan”en izan da, bere lehen diskoa atera eta hilabetera. Z lanak eman dionaz aritu da Ainhoa Vitoria eta Sara Alonsorekin.
Amaren ahotsarekin hasten da Aimarzen diskoa, kezkatuta bidali zion WhatsApp mezu batekin. Hortik abiatuta, maitasun harreman bat hausten denean igaro beharreko doluaren fase guztiak igaro ditu musikariak, eta diskoan islatu ditu guztiak. Maitasun erromantikoaz gain, nostalgia eta “etorkizuneko nostalgia” deitu duen hori ere landu ditu diskoan, “Puta nostalgia” izeneko kantan, besteak beste.
Lagunez inguratuta ondu du Z. Anixe, Irati ahizpa eta Euskoprincess izan ditu bidekide, eta Mattinek (Mirua) ekoitzi dizkio abestiak. Aimarzen zuzenekoetan, koreografia landuak ikus daitezke, eta umetatik dantza maite duela aitortu digu: “Bizi osoa daramat gelan dantzatzen, eta egiten ditudan pauso asko oso barneratuta ditut gorputzean”.
Diskoa kaleratuta, zuzenekoez gozatu eta atsedena hartzeko aprobetxatuko du udazkena.
Madrildar bandaren bigarren bildumaz aritu gara “Bitan” saioan.
Gaztetatik sormenaren eta interpretazioaren munduan murgilduta egoteaz, telebistan emandako lehen urratsez eta etorkizuneko proiektuez aritu da artista, “Bitan” saioan.
Bizkaitar musikariak ‘Cada vez que te veo lo entiendo’ izeneko diskoa izan du hizpide, “Bitan” saioan.
‘AA Aita’ izeneko ikuskizun berria aurkeztu digu Jon Plazaolak “Bitan”en. Gainera, euskal fikzioaren eszenaz eta musikaz aritu gara aktorearekin.
‘attä’ diskoa eskuartean, Sara Zozayaren bisita izan du Ainhoa Vitoriak “Bitan”en.
‘Amaineman’ diskoaren lehen urtebetetzean, “Bitan” saioan hartu dugu Süne.
‘Karmele’ filmaren estreinaldiaz, memoria historikoaz, ‘Maspalomas’ fenomenoaz, euskal zinemaren osasunaz eta dituen hamaika proiektuez aritu da Eneko Sagardoy, ‘Bitan’en.
Uda gorabeheratsua izan du Maren bizkaitar artistak. Azken kontzertuetan bizitakoaz, Palestinako genoziodioaren aurrean artistek duten arduraz eta Bilboko Aste Nagusiko kontzertuaz aritu da "Bitan"en.
Gauzak pazientziaz eta mimoz egiteaz, musikaren erritmoez eta "Kanturik ez bada" abestiaz aritu da Esanezin, "Bitan"en.