Amanda taldearen ‘Automático’ EPa aurkeztu digu Ainhoa Arroitajauregik
Madrildar bandaren bigarren bildumaz aritu gara “Bitan” saioan.
Eneko Sagardoy “Bitan” saioan izan da, Zinemaldi betean, Karmele filma estreinatu berritan.
Alfonbra gorrian eta Victoria Eugenian bertan zeharo hunkitu zela kontatu digu bizkaitar aktoreak. Publikoaren erantzuna ere halakoa izan da: “Jendeak badauka, emoziotik harago, esker on sentsazio bat, eta hori benetan da hunkigarria guretzat”.
Euskal Herriko familia askok frankismo garaian bizitakoa ikus dezakegu filmean. Memoria historikoaz aritu da Eneko: “Garai hartan torturatakoen familientzat bake totala iritsiko da aitortza hori (instituzioena) heltzen denean”.
Euskal zinemaren egoeraz galdetuta, itxaropentsu dago, baina ez da konformatzen. “Euskaraz egindako hainbat film aurkeztu dira Zinemaldian, ez sinistekoa da. Hala ere, ez gara konformatu behar, bultz egiten eta lan onak egiten jarraitu behar dugu. Eta lan txarrak ere egin nahi ditugu, eta horretarako dirua behar da”, azaldu du aktoreak.
Maspalomas filmaren estreinaldia ere izan du hizpide: “Badaude marikoi, bollera eta beste disidenteei gurutzatzen gaituzten biolentzia eta bakardade oso espezifiko batzuk […] Maspalomasek hor jartzen du begia eta benetan hunkigarria da”.
Bukatzeko, Moto-Membra Jesu Nostri antzerki obraz aritu dira Ainhoa, Sara eta Eneko. Duela hiru urte estreinatu zuen antzezlana, eta orain berreskuratu dute: “Datorren astean Esloveniara goaz obra egitera eta aukera zoragarria da euskarazko obra hau hortik mugitzeko”.
Madrildar bandaren bigarren bildumaz aritu gara “Bitan” saioan.
Gaztetatik sormenaren eta interpretazioaren munduan murgilduta egoteaz, telebistan emandako lehen urratsez eta etorkizuneko proiektuez aritu da artista, “Bitan” saioan.
Bizkaitar musikariak ‘Cada vez que te veo lo entiendo’ izeneko diskoa izan du hizpide, “Bitan” saioan.
‘AA Aita’ izeneko ikuskizun berria aurkeztu digu Jon Plazaolak “Bitan”en. Gainera, euskal fikzioaren eszenaz eta musikaz aritu gara aktorearekin.
‘attä’ diskoa eskuartean, Sara Zozayaren bisita izan du Ainhoa Vitoriak “Bitan”en.
‘Amaineman’ diskoaren lehen urtebetetzean, “Bitan” saioan hartu dugu Süne.
‘Z’ diskoa atera eta hilabetera, Aimarz “Bitan”en izan da. Diskoaren sorkuntzaz, kaleratu osteko sentsazioez eta euskal musikaren queer eszenaz aritu da.
Uda gorabeheratsua izan du Maren bizkaitar artistak. Azken kontzertuetan bizitakoaz, Palestinako genoziodioaren aurrean artistek duten arduraz eta Bilboko Aste Nagusiko kontzertuaz aritu da "Bitan"en.