Amanda taldearen ‘Automático’ EPa aurkeztu digu Ainhoa Arroitajauregik
Madrildar bandaren bigarren bildumaz aritu gara “Bitan” saioan.
Ainhoa Vitoria eta Sara Alonsok Esanezin musikaria hartu dute “Bitan” saioan. Gauzak pazientziaz eta mimoz egiteaz, musikaren erritmoez eta bizitzaz aritu dira.
Pausaren eta lasaitasunaren defendatzaile sutsua da Esanezin, eta betidanik beregan egon den ezaugarri hori musikaren bidez zabaltzen du mundura: “Beti izan naiz oso lasaia baina mundu honek ez zidan uzten nire nortasun honekin hemen egoten, eta musikak mundu aldrebes honetan egon nahi izateko bidea eman dit”.
Musikaren industriaz galdetuta, barruan dagoen arren, gurpiletik kanpo biziko balitz bezala jokatzen saiatzen dela dio artistak. Gainera, sare indartsua du datorrenari aurre egiteko: “Sentitzen dut Esanezinek Ianireren bidean suposatu dituen aldaketak nire ingurukoek nik bezain beste bizi dituztela, eta horrek poz handia ematen dit”. Kontzertu handien zirkuituaz ere aritu da Esanezin: "Arazoa polarizazioa da, eta proiektu handiak eta txikiak bateragarriak ez direla pentsatzea. Ez da bidezkoa proiektuen etorkizuna soilik zenbakiekin lotuta egotea, eta proiektu bati balioa ematea soilik mugitu dezakeen entzule kopuruaren arabera, uste dut musikak hori baino askoz gehiago izan behar duela”.
Leire Leturekin elkarlanean egindako “Kanturik ez bada” da Esanezinek kaleratu duen azken kanta. Istorio polita du atzean: Lainen (Leirenen talde ohiak) “Irudiak” kantak “bizitza salbatu” zion, eta hainbeste miresten duen musikariarekin kanta bat eginda zikloa itxi dela uste du Esanezinek.
Madrildar bandaren bigarren bildumaz aritu gara “Bitan” saioan.
Gaztetatik sormenaren eta interpretazioaren munduan murgilduta egoteaz, telebistan emandako lehen urratsez eta etorkizuneko proiektuez aritu da artista, “Bitan” saioan.
Bizkaitar musikariak ‘Cada vez que te veo lo entiendo’ izeneko diskoa izan du hizpide, “Bitan” saioan.
‘AA Aita’ izeneko ikuskizun berria aurkeztu digu Jon Plazaolak “Bitan”en. Gainera, euskal fikzioaren eszenaz eta musikaz aritu gara aktorearekin.
‘attä’ diskoa eskuartean, Sara Zozayaren bisita izan du Ainhoa Vitoriak “Bitan”en.
‘Amaineman’ diskoaren lehen urtebetetzean, “Bitan” saioan hartu dugu Süne.
‘Z’ diskoa atera eta hilabetera, Aimarz “Bitan”en izan da. Diskoaren sorkuntzaz, kaleratu osteko sentsazioez eta euskal musikaren queer eszenaz aritu da.
‘Karmele’ filmaren estreinaldiaz, memoria historikoaz, ‘Maspalomas’ fenomenoaz, euskal zinemaren osasunaz eta dituen hamaika proiektuez aritu da Eneko Sagardoy, ‘Bitan’en.
Uda gorabeheratsua izan du Maren bizkaitar artistak. Azken kontzertuetan bizitakoaz, Palestinako genoziodioaren aurrean artistek duten arduraz eta Bilboko Aste Nagusiko kontzertuaz aritu da "Bitan"en.