Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Ezpalak taldeko Eñaut Gaztañaga “B Aldea”n izan da, taldearen EP berriaren lehen aurrerapena primizian aurkezteko. Chulería, joder! taldeko Iratxe Perezekin egindako elkarlana da “Burua Galtzen” izeneko kanta.
Aurkeztu berri digun abestia datorren astean kaleratuko duten Bi Alde izeneko EParen abestietako bat da. Bestea, datorren astean aterako da, eta Periferia kataluniar bandarekin egindako kolaborazioa da.
“Diskoetan ez dugu inoiz kolaboraziorik sartu, eta gogoa genuen zerbait berezia ateratzeko”, kontatu digu Gaztañagak. Banda “indartsu” dagoen une honetan aterako da euren lan berria, aurreko diskotik gaur eguneraino sortutako abesti berrien artean bi aukeratuta. Une gozoa bizi du bandak. Musikariak azaldu digunez, zazpi urte hauetan egindako lanaren fruituak jasotzen ari dira, eta Euskal Herritik kanpo eskainitako kontzertuetan ere sekulako babesa jaso dute azkenaldian. Hala ere, 2027an urtebeteko atsedenaldia hartuko dutela aurreratu digu artistak.
Musikariaz gain, ekoizlea da Eñaut Gaztañaga. Bi lanak nola uztartzen dituen galdetu diote Ainhoa Vitoria eta Julen Idigorasek. Denbora gutxi duen arren, besteentzat ekoizten duen bitartean Ezpalakeko melodiak okurritzen zaizkiola kontatu digu gonbidatuak.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.