‘Dida Don’, Gabonetako goizak alaituko dizkigun saio berezia
Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era bitarte, Ainhoa Vitoria, Liher Larrañaga eta Aitziber Grados izango dira Gazteako goizeko magazineko aurkezleak.
Irailaren 8an, astelehenarekin, hasi dugu Gazteako ikasturte berria. Energiak berriztuta, betikoekin eta lagun berriekin ekingo diogu denboraldiari.
Beti bezala, musika, elkarrizketak, aktualitatea eta sare sozialetan bolo-bolo dabiltzan gaiak ez dira faltako, goizeko 7:00etan hasi eta gauera arte. “Dida!”, “GU”, “B Aldea”, “Bitan” eta “Top Gaztea” saioek osatuko dute asteko programazioa. Leire Arrojeria, Ainhoa Vitoria, Sara Alonso, Maite Garmendia, Aitziber Grados, Alex Llordes eta Irati Elizalde musikarik onena jartzeaz arduratuko dira, egunero.
Julen Telleria, Andrea Aranburu, Antton Telleria eta Jon Gotzon Aldaparenarekin egingo ditugu goizeko lehen orduak, "Dida!"n. Eguna martxan jartzeko beharrezko guztia emango digu laukoteak: albisteak, musika, zozketak eta, batez ere, umore ona.
Joxe Mari Apolaza, Jokin Pinatxo, Flako Fonki, Onintza Enbeita eta Alain Ibarra izango dituzte bidelagun, baita kurtso berrirako fitxatutako beste hainbat kolaboratzaile: Exploraciones Txomin arkeologiaz eta Euskal Herriko historiaz arituko da, Eneko Eizagirre Gantetik sartuko da zuzenean, Hofek musikari berriak ekarriko dizkigu, Oihana Fernandez de Barrenak abeltzaintza eta nekazaritza izango ditu hizpide eta Aitziber Grados ere “Dida!”n izango da, gai librean.
Alaken izango da aurtengo goizetako lehiaketa. WhatsApp bidez izango da eta entzuleek hainbat eginkizun izango dituzte: galderak erantzun, harri-orri-ar-era jokatu, elkar nominatu… Gainera, nobedade gisa, musika deskubritzeko bi atal berri prestatu dituzte: ‘Puntxiskatxis’ eta ‘Tralalero Tralala’.
Igandeetan, asteak emandako onena izango duzue entzungai 11:00etatik aurrera, “Dida! Laburpena” saioan.
Arratsaldeko kafea Ibon Fernandez eta Alain Perezekin hartuko dugu, "GU" saioan. Egunak emandako berriak kontatuko dizkigute, musika onenaz lagunduta.
Iazko kolaboratzaileez gain (Ainhoa Etxebarria, Gaizka Izagirre, Alexander Padilla, Anepe, Paul Elizondo, Berezi Fernandez eta Jon Fernandez), bi fitxaketa berri dituzte Alain eta Ibonek: Iñigo Aranburu moda aditua eta Irati Erauskin ‘Pantoi’.
Larunbatetan, 13:00etik 15:00etara, aste osoko unerik onenak bilduko dituzte, “GU onenak” saioan.
Iluntzean, 20:00etatik 22:00etara, eskuz aukeratuko musikarik onena ekarriko dizu Julen Idigorasek, hain ezagunak ez diren artista eta generoei atea irekita.
Gaztean entzuten ditugun musikariak eta artista hasiberriak igaroko dira bera "B Aldea"tik. Gainera, besteak beste, Kattalin Barcena, Ainhoa Vitoria eta Alai Ormazabal kolaboratzaileen konpainia izango du.
Ostiraletan, “B Aldea”n entzuten den musika onenaren bilduma izango duzue entzungai, etenik gabe, “B Aldea Etengabe” tartean.
Ainhoa Vitoriak eta Sara Alonsok hartuko dute asteburuko lehen orduko lekukoa, "Bitan"en. Larunbat eta igandeetan, astean zehar entzuten ditugun artistak entzungo dituzue saioan, baina singleaz harago joango dira Ainhoa eta Sara, egungo musikariek eskaintzeko dituzten perla ezkutuak bilatuz. Aste barruko erritmoa jaitsita, elkarrizketatuak eta kolaboratzaileak hartuko dituzte “Bitan”en. Iazko legez, Beñat Uribe-Etxebarria eta Jone Arriola zuzendari eta gidoilariak, Ibon Fernandez ‘Gossip boy’ eta Malen Altuna eta Aitziber Grados kolaboratzaileak izango dituzte bidelagun.
Bestela, hamabostean behin, Berezi Fernandez belaunaldi gazteei ihes egin ezin dieten liburuez arituko da eta Andoni Lopez kultura zale amorratuak kontzertuak, erakusketak eta diskoak gomendatuko dizkigu.
Larunbatetan, 11:00etatik aurrera, Gazteako entzuleen abesti gustukoenen errepasoa egingo dute Oizeder Mayo eta Oihan Vegak "Top Gaztea"n. Asteburua behar bezala hasteko, gurean gehien entzuten diren hitak izango dira entzungai, bi orduz.
Entzuleen bozak kontuan izanda, 30 abesti bozkatuenen zerrenda eguneratuko dute astero.
Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era bitarte, Ainhoa Vitoria, Liher Larrañaga eta Aitziber Grados izango dira Gazteako goizeko magazineko aurkezleak.
Gipuzkoan, irrati tematikorik entzunena da gurea. Guztira, EITB Taldeko euskarazko irratiek 301.000 dituzte astelehenetik ostiralera, EAE eta Nafarroan.
Abenduaren 19an, goizetako lantaldeak urteko azken saioa egingo du. Alaken lehiaketaren final handia jokatuko da, eta 250 euroko beste lau sari banatuko dituzte.
EITBren audio unibertso osoa eta euskal komunitatearen audio eta podcast produkzioak jasoko ditu GUAUk: irratia zuzenean eta irratsaioak nahieran, podcastak eta bideopodcastak, audio-liburuak, zuzeneko emanaldi bereziak eta eduki esklusiboak.
Larunbat eta igande goizetan, asteburua lasai hasteko aukera emango digute Ainhoak eta Sarak, 9:00etatik 11:00etara bitartean.