“Dida!”k Hernaniko sanjuanetan agurtuko du denboraldia, ekainaren 23an

Hernaniko jaiei hasiera eman eta denboraldia sutara botako dute Julen Telleria, Antton Telleria, Andrea Aranburu eta Jon Gotzon Aldaparenak. Gainera, Asereje lehiaketako irabazlea sarituko dute.
Paragrafo-testua - 1

“Dida!”k denboraldia sutara botako du ekainaren 23an, Hernaniko San Juan jaietatik egingo duten zuzeneko saio berezian. Herriko plazan agurtuko dute aurtengo ikasturtea, udaletxeko arkupean, 7:00etan hasi eta 10:00ak bitarte.

Bertan izango dira Julen Telleria, Antton Telleria, Andrea Aranburu eta Jon Gotzon Aldaparena didakideak, baita ohiko kolaboratzaileak ere: Flakok zuzenean abestuko du eta Bittor Kasek denontzako kozinatuko du.

Gonbidatu berezi gisa, Anne Lukin musikaria hartuko dute. Nafar artistak kanta berria estreinatuko du, primizian eta akustikoan. Gainera, Hernaniko jaietako lehen egunean egiten den akelarreko arduradunak eta Aker pertsonaia ere saio berezitik igaroko dira.

Bukatzeko, “Dida!”ko kideek urte osoan zehar ondu duten Asereje lehiaketako saria banatuko dute: bidaia bat Istanbul, Sal Uhartea, Viena eta Budapest edo Errioxara. Aitziber Grados lankidearen eta Iker Vicente eta Oihana Barrena aizkolarien eskutik ezagutuko dugu zortedun entzulearen izena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X