Gazteak lau orduko saio berezia egingo du, ZEIDFEST Gazteatik zuzenean
Eguerdiko 13:00ean hasita, Bizkaia Arenan gertatzen den guztia kontatuko dizuegu, irrati eta streaming bidez.
AEKko lagunek ireki dituzte Bizkaia Arenako ateak, 11:00ak aldera. Eskusoinua, danbolina eta txistuaz alaituta egin dute jaialdiko aterako bidea, eta Euskal Herriko gunerik erdaldunetan euskara ikasten ari diren ikasleak omendu dituzte irekiera diskurtsoan.
Betagarriren eskutik entzun ditugu eguneko lehen notak, AAZTIYEN oholtza nagusian. Egungo eta iraganeko zaleez inguratuta, bandaren hit guztien errepasoa egin dute Iñaki Ortiz de Villalba. Eguerditik aurrera, giro zoragarriak jarraitu du Bizkaia Arenan. Elektropottote, Isabel Aaiun eta Zilibito Recordsek erritmo eta energiaz bete dute BEC.
Bitartean, Eñaut Elorrieta, Maixuxen alabak, Erramun Martikorenak eta La Mariak emozioak piztu dituzte, giro goxo eta hurbilekoan, Azokako Plazan, kontzertu akustikoekin entzuleen bihotzak irabaziz.
Egunean zehar gertatzen joan den guztia kontatu dizugu Gaztean, jaialdiaren sarreran jarritako set berezian. ZEIDFEST Gaztean jo duten artistak, jaialdiko hainbat gonbidatu eta Pello Reparaz jaialdiaren antolatzailea ere igaro dira gure mahaitik.
Lau orduko zuzenekoa bukatuta, Alexander Padillak eta Oizeder Mayok San Bingo Musikalari eutsi diote, jendez inguratuta. Kartoiak minutu gutxian agortu dira, eta adin guztietako publikoaren harrera paregabea izan du.
17:30 aldera hasi da goraino beteriko SÜNEren kontzertua. Gipuzkoar artista energiaz lepo agertu da oholtzara; eta, abesteaz gain, trikitixa eta gitarra jo ditu, AMAINEMAN diskoko abestiekin osatutako errepertorioan.
Iluntzea iristearekin batera Zea Mayseko lagunek hartu dute agertoki nagusia. Zuzeneko guztian zehar publikoaren energiari eustea lortu duten arren, bereziki zirraragarria izan da “Elektrizitatea” abestia jo duten unea. Izan ere, kantaren 25. Urteurreneko bertsioan parte hartu duten emakumeetako asko oholtzara igo dira, Aiora Renteriaren atzetik kantatzeko.
Jaialdiaren gero eta bizitasun gehiago hartuz joan da, eta Kai Nakaiek bozgorailuak topera jarri ditu reggaetoi doinuekin. Jarraian iritsi da Crystal Fighters kartel buruen txanda. ZETAK eta Merina Gris euskal artistak gonbidatu dituzte taula gainera, britainiar taldeak ohiko duen erritmo tradizional eta garaikideen fusioa beste maila batera igoaz.
Jaialdia hasi denetik ordu asko igaro badira ere, jendeak gogotsu jarraitu du Ingot eta Iseo & Dodosound taldeek eskainitako erritmora dantzan. Aurtengoa bukatzeko, Akerbeltz erromeriak (ARALARKO DAMA oholtza) eta Duplak itxi dute gaua, abestiak hasieratik bukaerara kantatu dituen publikoarekin.
Eguerdiko 13:00ean hasita, Bizkaia Arenan gertatzen den guztia kontatuko dizuegu, irrati eta streaming bidez.
Alexander Padillak bingo musikatua egingo du, ZEIDFEST Gaztean, 17:15etik aurrera. Doakoa izango da eta bingoa eramaten dutenek ZEIDFEST Gazteako material sorta irabaziko dute.
16 urtetik gora badituzu eta abesti propioak badituzu, aurtengo ZEIDFEST Gaztean jotzeko aukera duzu. Grabatu bideo bat, formatu akustikoan jotzen, eta aipatu @zeidfest_gaztea eta @gazteairratia.
Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta La Mari artistak arituko dira, besteak beste, akustikoentzat sortutako oholtza berezian. Gainera, ZETAK Crystal Fightersen zuzenekora batuko dela iragarri dute.
11:00etan irekiko dituzte BEC!eko ateak, apirilaren 5ean. Iragarpen berrien artean, umore ikuskizun bat gehitu dute kartelera: Ana Goitiaren bakarrizketa. Aurretik iragarritako Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Zilibito Records, Gregotechno, Betagarri eta Sorotan Belek ere izango dira 2025eko ZEIDFEST Gaztean.
Crystal Fighters, Iseo & Dodosound eta Betagarriri aipatutako hiru izenak batuko zaizkie. Apirilaren 5ean elkartuko dira artista guztiak, eta iragartzeke dauden beste asko, Barakaldoko BEC!en.