SÜNE, Dupla, Kai Nakai, Joselu Anaiak eta Akerbeltz, ZEIDFEST Gazteako kartelera
11:00etan irekiko dituzte BEC!eko ateak, apirilaren 5ean. Iragarpen berrien artean, umore ikuskizun bat gehitu dute kartelera: Ana Goitiaren bakarrizketa.
Aurretik iragarritako Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Zilibito Records, Gregotechno, Betagarri eta Sorotan Belek ere izango dira 2025eko ZEIDFEST Gaztean.
2025eko ediziorako bi hilabete eskas falta direnean, ZEIDFEST Gazteak kartelera batu diren izen gehiago iragarri ditu. SÜNE, Dupla, Kai Nakai, Joselu Anaiak, Akerbeltz eta Ingot batu dira apirilaren 5ean Bizkaia Arenan (BEC!) egingo den festa handira.
Musikaz gain, bestelako disziplinek ere izango dute euren tokia. Izan ere, Eleder Magoaren magia ikuskizunaz gain, Ana Goitia umoregileak bakarrizketa egingo du.
Aurretik iragarritako Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Zilibito Records, Gregotechno, Betagarri eta Sorotan Belek ere izango dira 2025eko ZEIDFEST Gaztean.
Musikari lotutako ekimen berezien baitan, bi emanaldi bitxi iragarri dituzte: 'Sorotan Bele gogoan' izeneko kontzertua (Mutrikuko Musika Bandarekin) eta 'Atzo da Bihar' Ken Zazpiren diskoaren erreprodukzio saioa.
Jaialdiko ateak 11:00etan irekiko dituzte, eta 12:00etan ekingo diote eguneko programazioari. Jaialdiak autobus bidaiak antolatu ditu Irun, Errenteria, Donostia, Zarautz, Tolosa, Beasain, Ordizia, Arrasate, Bergara, Azpeitia, Azkoitia, Eibar, Ermua, Durango, Iruñea, Altsasu eta Gasteizetik.
Sarrerak
ZEIDFEST Gaztearako tiketak eskuragarri daude dagoeneko. Eguneko bonuak 39,5 (+ kudeaketa gastuetako 3,95€) euro balio ditu. Aurten ere, kuadrilla bonua erosteko aukera izango da: bederatzi bono erosten dituztenek, hamargarrena doan izango dute.
5 urtetik beherako haurrentzat doakoa izango da sarrera. 6-11 urte bitartekoek, ostera, 11,5 euroren truke izango dute sartzeko aukera; eta nerabeek (12-15 urte bitartekoek), 22,5 euroren truke.