Zilibito Records, Zea Mays, Isabel Aaiún eta Gregotechno, ZEIDFEST Gazteako kartelean
ZEIDFEST Gazteak 2025eko karteleko izen berriak iragarri ditu. Zilibito Records, Zea Mays, Isabel Aaiún eta Gregotechno batu dira Crystal Fighters, Iseo & Dodosound eta Betagarrik osatutako kartelari.
Gainera, bi emanaldi berezi iragarri dituzte: 'Sorotan Bele gogoan' izeneko kontzertua (Mutrikuko Musika Bandarekin) eta 'Atzo da Bihar' Ken Zazpiren diskoaren erreprodukzio saioa.
Apirilaren 5ean izango da aurtengo ZEIDFEST Gaztea, Barakaldoko BEC!en, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko. Eguneko bonuak 34,5 (+ kudeaketa gastuetako 3,45€) euro balio ditu. Aurten ere, kuadrilla bonua erosteko aukera izango da: bederatzi bono erosten dituztenek, hamargarrena doan izango dute.
Edizioko lehen kartel buruak aurtengo jaialdian iragarri zituzten, jendez lepo betetako Bizkaia Arenan. Egun horretan, musika programazioa eten zuten antolatzaileek, 2025eko karteleko lehen izenen berri emateko.