Gazteak bi saio berezi egingo ditu, ZEIDFEST Gazteatik zuzenean

Eguerdiko 13:00ean hasita, Bizkaia Arenan gertatzen den guztia kontatuko dizuegu, irrati eta streaming bidez.

Gazteak bi saio berezi egingo ditu ZEIDFEST Gazteatik zuzenean. Apirilaren 5ean, Bizkaia Arenan gertatzen den guztiaren berri emango dizuegu, 13:00ean hasi eta 17:00ak bitarte.

Andrea Aranburu, Ibon Fernandez eta Maite Garmendia izango dira lehen saioko gidariak. ZEIDFEST Gazteako karteleko artistak elkarrizketatzeaz gain, jaialdiaren lehen orduen berri emango digute, 13:00ean hasi eta 15:00ak arte.

Julen Telleria, Jon Gotzon Aldaparena eta Ainhoa Vitoriaren eskutik egingo dugu eguneko bigarren saioa, 15:00etatik 17:00etara. Bi programak irrati bidez eta streamingez (Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean) jarraitzeko aukera izango duzue.

Saioez gain, gure sareetako lantaldea ere bertan izango da. ZEIDFEST Gazteako giroaren berri emango dizuegu Instagram, Twitter eta TikTok bidez.

ZEIDFEST Gazteako albiste gehiago

18:00 - 20:00
ZUZANEAN
Duela  min.
Zeidfest Gaztea

SÜNE, Dupla, Kai Nakai, Joselu Anaiak eta Akerbeltz, ZEIDFEST Gazteako kartelera

11:00etan irekiko dituzte BEC!eko ateak, apirilaren 5ean. Iragarpen berrien artean, umore ikuskizun bat gehitu dute kartelera: Ana Goitiaren bakarrizketa. Aurretik iragarritako Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Zilibito Records, Gregotechno, Betagarri eta Sorotan Belek ere izango dira 2025eko ZEIDFEST Gaztean.

Gehiago kargatu