Sareetan ikusia: LODVGen Donostiako kontzertu bikoitza, Gasteizeko jaien hasiera eta Metrika eta Leire Martinezen elkarlana
Asteburuan, Donostia musikaz busti da, La Oreja de Van Goghen kontzertu bikoitza eta Glad Is The Day jaialdiaren baitan.
Larunbatean (urtarrilak 17), sare sozialetako edukia euskaraz sortzen duten 25 bat lagun inguru bildu dira, lehen aldiz, Donostian. Bertan izan dira Ian Ruiz, Irati Erauskin, Jon Fernandez, Janire Atxurra, Alexander Padilla, Andrea Gonzalez, Iñigo Aranburu, Ane Urresti, Paul Elizondo, Iraia Cambra eta Majada, besteak beste.
Topaketan egon ziren kideek azaldu digutenez, duela hilabete batzuk sortu zen euskaraz bideoak egiten zituzten eduki sortzaileen WhatsApp taldea. Elkar ezagutzeko asmoz, talde horretan antolatu zuten euren arteko lehen topaketa: egun osorako plana, Donostiako Egia auzoan. Eguerdian gelditu eta Garraxi tabernan bazkaldu zuten. Bertan grabatu zituzten asteburu osoan zehar TikTok eta Instagramen ikusi ditugun bideoetako asko.
Gainera, topaketa sareetan euskarazko edukia egitearekin batera sortu zaizkien zalantza eta ezinegonen inguruan hausnartzeko baliatu zutela kontatu digute. Jakin dugunaren arabera, parranda zaleenak ordu txikitan bukatu zuten eguna, Antiguako jaietan. Bertan, festaz gozatzeaz gain, TikToken bolo-bolo dabiltzan joera guztien bideoak grabatu zituzten.
Asteburuan, Donostia musikaz busti da, La Oreja de Van Goghen kontzertu bikoitza eta Glad Is The Day jaialdiaren baitan.
Ondarroar aktore eta kazetaria maiatzaren 9an ezkondu da, Itziarreko Salegi jatetxean. Aktore, musikari eta influencerrak izan ditu gonbidatu, eta ospakizunak utzitako une batzuk gorde ditugu Gaztean.
Hayao Miyazakiren zine estudioak sortu ditu ‘Chihiroren bidaia’, ‘Gaztelu ibiltaria’ eta japoniar animazioaren ikur bilakatu diren beste hainbat film.
ETS taldeko kideak David Broncanoren saioan izan dira, eta publikoa herriko jaietako giroan murgildu dute, “Aukera Berriak”en zuzeneko ikusgarriarekin.
Iberiar Penintsulan gertatutako itzalaldi elektriko historikoak irudi bitxiak utzi ditu sare sozialetan.
Musikariak Vanity Fairen bideo batean aitortu duenez, bere edari gustukoena ardoa, kola edari lighta eta gerezien arteko nahasketa da.