Sareetan ikusia: LODVGen Donostiako kontzertu bikoitza, Gasteizeko jaien hasiera eta Metrika eta Leire Martinezen elkarlana
Asteburuan, Donostia musikaz busti da, La Oreja de Van Goghen kontzertu bikoitza eta Glad Is The Day jaialdiaren baitan.
ETSko kideak TVEko ‘La Revuelta’ saioan izan dira gonbidatu. 21 urteko ibilbidearen laburpena egin diote David Broncano saioko aurkezleari. Kaleratu berri duten KONKISTA diskoa aurkezteaz gain, Madril eta Bartzelonan emango dituzten kontzertu bereziak izan dituzte hizpide.
Horrez gain, euskaraz abesteko hautuaz eta euskal kulturak bueltan eman dienaz aritu da Iñigo Etxezarreta taldeko burua. Elkarrizketa laburra bukatu aurretik, oparien unea iritsi da: ETSko kideek KONKISTAren ale bat, denentzako zapiak eta Broncanoren aurpegia duen buruhandi bat eraman dute saiora.
Bukatu aurretik, ‘La Revuelta’ko jaien pregoia botatzeko eskatu diote aurkezleari. “Gora ‘La Revuelta’ko jaiak” esan eta jarraian lehertu da festa: ETSko kideek “Aukera Berriak” jo dute, txarangarekin, publikoa hankaz gora jarrita.
Asteburuan, Donostia musikaz busti da, La Oreja de Van Goghen kontzertu bikoitza eta Glad Is The Day jaialdiaren baitan.
Ondarroar aktore eta kazetaria maiatzaren 9an ezkondu da, Itziarreko Salegi jatetxean. Aktore, musikari eta influencerrak izan ditu gonbidatu, eta ospakizunak utzitako une batzuk gorde ditugu Gaztean.
Hayao Miyazakiren zine estudioak sortu ditu ‘Chihiroren bidaia’, ‘Gaztelu ibiltaria’ eta japoniar animazioaren ikur bilakatu diren beste hainbat film.
25 lagun inguru bildu ziren, eta asteburu osorako edukia eman digute. Bertan izan ziren protagonistetako batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu Gaztean.
Iberiar Penintsulan gertatutako itzalaldi elektriko historikoak irudi bitxiak utzi ditu sare sozialetan.
Musikariak Vanity Fairen bideo batean aitortu duenez, bere edari gustukoena ardoa, kola edari lighta eta gerezien arteko nahasketa da.