Studio Ghiblik jasoko du Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria

Hayao Miyazakiren zine estudioak sortu ditu ‘Chihiroren bidaia’, ‘Gaztelu ibiltaria’ eta japoniar animazioaren ikur bilakatu diren beste hainbat film.

Studio Ghibli zinema estudio japoniarrak jasoko du 2026ko Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria. Hayao Miyazaki eta  Isao Takahat zinegileen animazio estudioaren 40 urteko uztak Chihiroren bidaia, Gaztelu ibiltaria, Mononoke Printzesa eta Totoro auzokidea film ezagunak utzi dizkigu.

Sariaren berriarekin batera, honakoa azaldu du epaimahaiak: “Sormenez beteriko lan artisau baten bitartez, Studio Ghiblin sentsibilitatez eta giza balioez beteriko istorio unibertsalak sortu dituzte: enpatia, tolerantzia eta adiskidetasuna, baita pertsonekiko eta naturarekiko errespetua ere”. Gainera, akademikoek adierazi dutenez, japoniar estudioaren filmek “belaunaldiak eta mugak zeharkatu dituzte, eta egungo gizarte globalizatuaren erronkei aurre egiteko erreferente argiak izan dira”.

Animazio garaikidearen historiako erreferente argi izan da Ghibli estudioa. Izan ere, azken 20 urteetan, Miyazakiren filmek toki propioa egin dute A serieko sari banaketetan. Chiriroren Bidaiak Berlingo Urrezko Hartza eraman zuen 2002an, eta animazioko film onenaren oscarra irabazi zuen urtebete geroago. 2004an, berriz, Miyazakik beste Oscar bat jaso zuen, Donostiako Zinemaldian estreinatutako Mutikoa eta lertxuna filmari esker.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X