ETSk ‘La Revuelta’ko platoa herriko plaza bilakatu du, zuzeneko musika, buruhandi eta zapìekin
ETS taldeko kideak David Broncanoren saioan izan dira, eta publikoa herriko jaietako giroan murgildu dute, “Aukera Berriak”en zuzeneko ikusgarriarekin.
Vanity Fairen gezur detektagailuaren aurrean, Lady Gagak gehien eskatzen duen edabearen osagaiak argitu ditu: ardoa, Marrasquino gereziak eta kola edari lighta. Hala, kalimotxoaren bertsio sofistikatuaren maitale dela onartu du estatubatuar musikariak.
Gagaren bideoaren harira, zaleek edari honen inguruko informazioa bilatu dute sareetan, Algortako portu zaharrean sortutako edariarekin topo eginda. Musikariaren kalimotxoaren bertsioan, ohiko errezetatik aldentzen diren bi elementu daude: azukre gutxiago duen kola edari lighta eta Marrasquino erara prestatutako gereziak.
Baina, zer dira Marrasquino gereziak? Azukrez eta Marrasquino likorez ondutako almibarrean egindako gereziak. Italiako iparraldean eta Kroazian aurkitu dira duela 200 urteko errezetaren lehen aztarnak. Kolore gorri bizia dute eta kokteletan erabiltzen dira batik bat, edariari ukitu gozo bat emateko.
ETS taldeko kideak David Broncanoren saioan izan dira, eta publikoa herriko jaietako giroan murgildu dute, “Aukera Berriak”en zuzeneko ikusgarriarekin.
25 lagun inguru bildu ziren, eta asteburu osorako edukia eman digute. Bertan izan ziren protagonistetako batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu Gaztean.
Iberiar Penintsulan gertatutako itzalaldi elektriko historikoak irudi bitxiak utzi ditu sare sozialetan.
Irlandar rap bandako kideak La Txama taldeko musikariekin argazkia atera zuen bart, Donostiako jaietan, Flamenka guneko kamerinoetan.
Andre Maria Zuriaren jaietan jo du Fermin Muguruzak, eta Zeledon gonbidatu du oholtzara. Elkarrekin kantatzeaz gain, arrazakeriaren kontrako mezu bat zabaldu dute.