Maketa Lehiaketan parte hartzeko oinarriak
Honako hauek dira Gaztearen Maketa Lehiaketa irekian izena eman ahal izateko bete beharreko baldintzak.
Diskoetxe batekin inolako kontraturik ez duten Euskal Herriko talde eta bakarlari guztiek hartu ahal izango dute parte. Ez da inolako mugarik jarriko musika estiloari dagokionez.
Talde edo bakarlari bakoitzak 3 kanta bidali beharko ditu. Horretarako, jarritako formularioa bete zuen datuekin (taldearen/artistaren izena, kantaren izena, herria, ordezkari baten izen-abizenak eta telefonoa) eta audio formatuan sartu abestiak. Maketa igotzean arazoren bat baduzue, zalantzaren bat edo zuekin harremanetan jartzen ez bagara, bidali mezua arretazerbitzua@eitb.eus helbide elektronikora, mesedez.
Gaztearen 2026ko Maketa Lehiaketan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. EiTBk eskubidea edukiko du jasoko dituen maketak Interneten igotako eta irratian eta telebistan emititzeko.
Hautaketa-prozesua
-Epaimahaiak, jasoko diren maketa guztiak entzun ondoren, aukeraketa egingo du. Hautatutako kantuak Gaztea atarian jarriko ditugu eta gustukoenari botoa eman ahal izango zaio. Maketa bozkatuena finalera pasatuko da.
-Bestalde, epaimahaiak beste hainbat maketa hautatuko ditu finalera igarotzeko.
-Finalera pasako diren hautatuek joko dute zuzenean. Emanaldi horretan epaimahaikideak egongo dira eta, zuzeneko horretan oinarrituta, Gaztearen Maketa Lehiaketako 2026ko edizioaren irabazlea zein den erabakiko dute. Finala abenduaren 17an izango da.
-Lehiaketetara aurkeztutako abestien autoretzari dagokion zalantzarik edo gatazkarik sortuko balitz, Gazteak ez luke bere gain hartuko inolako ardurarik. Liskar hori aldeen artean konpondu beharko litzateke.
Sariak
-Epaimahaiaren Saria: 6.000 euro dirutan* . Bilbao BBK LIVE-n jotzeko aukera
-GAZ Saria (Entzuleen saria): 2.500 euro dirutan*.
-Harrobia Saria: Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera
*Oharra: Diru-sariei lehiaketetan ohikoak diren zergak aplikatuko zaizkie.
-Epaimahaiak hala baderitzo, sarietakoren bat hutsik gera daiteke.
Gaztearen 2026ko Maketa Lehiaketan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. EiTBk eskubidea edukiko du jasoko dituen maketak Interneten igotako eta irratian eta telebistan emititzeko.