Ostegunean honetan ospatuko dugu Maketa Lehiaketako final handia, Gasteizko Jimmy Jazzen

Sarrera doakoa izango da, eta zuen zain gaude. GAR, zeatikez, BARRRK eta Marmitako Trap Bandak zuzenean joko dute, eta epaimahaiak erabakiko du zein den gaueko garailea. 20:00etan irekiko dira aretoko ateak.
Mikosis taldea

Maketa Lehiaketako final handia ostegun honetan (azaroak 20) ospatuko dugu, Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan

Bertan lehiatuko dira GAR, zeatikez, BARRRK eta Marmitako Trap Banda, aurtengo lau finalistak.

Aretoko ateak 20:00etan irekiko dira, eta sarrera librea izango da, aforoa bete arte. Ordu erdi geroago, 20:30ean hasiko da Ainhoa Vitoriak aurkeztuko duen finala, eta bi ordu inguru luzatuko da. 

Lau finalistek haiek aukeratutako errepertorio laburra joko dute jendaurrean, eta epaimahaiaren iritzia jasoko dute, bukatu eta berehala.

BARRRK, Marmitako Trap Banda eta zeatikezen  kontzertuak entzunda, Ibon Fernandez, Lorea Argarate eta SÜNE epaimahaikideek gaueko irabazlea zein den erabakitzeko tarte labur bat hartuko dute.

Ekitaldia osoa streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, Gaztearen webgunean eta YouTubeko kanalean. Gainera, gauaren zuzeneko kontaketa egingo dizuegu gure sare sozialetan (Instagram, X eta TikTok).

Sari banaketa

Ikuskizunik onena eskaintzen duen finalistak eramango du gaueko sari potoloa, epaimahaikideen eskutik. 5.000 euro eta Bilbao BBK Liven jotzeko aukera eskuratuko ditu irabazleak.

Webgunean bozketa bidez aukeratutako finalistak, zeatikez talde donostiarrak, Entzuleen Saria eramango du: 2.500 euro.

Azkenik, Harrobia Sariak talentu gazte bat sarituko du, Oso Polita diskoetxearekin lau kantako EP bat grabatzeko aukera emanez.

Maketa Lehiaketa 2025 kartela
Publizitatea
X