Ireki dugu Gaztea Maketa Lehiaketan izena emateko epea

Azaroaren 13ra bitarte, zuen musika proposamenak jasoko ditugu gure webgunean. Talde edo bakarlari bakoitzak hiru abesti bidali behako ditu.

Zabalik dago 2026ko Maketa Lehiaketan izena emateko epea. Azaroaren 13ra arte, talde eta bakarlariek euren proposamena bidaltzeko aukera izango dute. Epea bukatuta, Gazteak osatutako profesionalek epaimahaiak 20 finalista aukeratuko ditu.

Nola eman izena

Maketa Lehiaketan izena eman ahal izateko beharrezkoa izango da Gaztearen webgunean erregistratuta egotea. Behin profila sortuta (edo saioa hasita), egin klik hemen. Zure proiektuaren inguruko informazioa beteta (taldearen izena, deskribapena, sare sozialak…), hiru abesti (mp3 formatuan) eta argazki bat (jpg formatuan) igo beharko dituzue.

Epeak eta data garrantzitsuak

Azaroaren 13an itxiko dugu izen ematea. Gero, Maketa Lehiaketako epaimahaiak 20 proiektu aukeratuko ditu, aurre finalista gisa. Azaroaren 26an, zuen gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango duzue, webguneko bozketan, abenduaren 3ra arte (biak barne).

Bozketa fasean boto gehien jasotako proiektua (Entzuleen Saria eramango duena) eta epaimahaiak aukeratutako beste hiru finalistak oholtza gainean lehiatuko dira, abenduaren 17an (osteguna), Bilboko Bilborock aretoan antolatuko dugun festa giroko final handian.

Sariak

Maketa Lehiaketaren finalera iristen diren musikariek hiru sari eskuratzeko aukera izango dute.

Sari potoloa (epaimahaiarena) eramaten duen talde edo bakarlariak 6.000 euro jaso eta 2027ko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera izango du. Epaimahaikideek finaleko zuzeneko emanaldian erabakiko dute nori emango dioten garaikur hau,

Bestetik, Gaztearen webgunean botu gehien eskuratu dituen partaideak Entzuleen Saria eramango du: 2.500 euro. 

Azkenik, Harrobia Sariaren irabazleak Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera izango du.

Publizitatea
X