Badator Maketa Lehiaketa: urriaren 26an irekiko dugu izena emateko epea

Musikaria zara eta bultzada bat behar duzu? Talde bat osatzeko aitzakia perfektua behar duzu? Badator Gaztearen Maketa Lehiaketa!

Ikasturte berrian erabat sartuta, iritsi da Gaztearen Maketa Lehiaketa.Urriaren 26tik azaroaren 13ra bitarte, euskal banda eta bakarlari hasiberrien maketarik onenen bilaketari ekingo diogu Gaztean.

Musikaria bazara eta argitaratu gabeko musika baduzu, hau da zure momentua. Zure lana erakusteaz gain, final handian parte hartu, sariak eskuratu eta Gaztearen ekosisteman sartzeko aukera izango duzu.

Izen ematea

Urriaren 26an (astelehena) irekiko dugu Maketa Lehiaketan izena emateko epea. Aurkeztu nahi dutenek, Gaztearen webguneko profila sortu beharko dute (aurretik sortuta ez izatekotan). Behin profila sortuta, izena emateko unea iritsi da.

Talde edo bakarlari bakoitzak hiru abesti aurkeztu beharko ditu. Inskripzioa osatzeko garaian, bete eskatutako atal guztiak (da hiru abestien izenak, taldearen edo artistaren argazki bat, sare sozialak, proiektuaren deskribapen txikia…).

Dena ondo dagoela berrikustean, zuen abestiak Gaztearen webgunean entzungai izango dira. Azaroaren 13a izango da izena emateko azken eguna.

Epeak eta data garrantzitsuak

Azaroaren 13an itxiko dugu izen ematea. Gero, Maketa Lehiaketako epaimahaiak 20 proiektu aukeratuko ditu, aurre finalista gisa. Azaroaren 26an, zuen gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango duzue, webguneko bozketan, abenduaren 3ra arte (biak barne).

Bozketa fasean boto gehien jasotako proiektua (Entzuleen Saria eramango duena) eta epaimahaiak aukeratutako beste hiru finalistak oholtza gainean lehiatuko dira, abenduaren 17an (osteguna), Bilboko Bilborock aretoan antolatuko dugun festa giroko final handian.

Iazko edizioa

2025eko edizioan, BARRRK, zeatikez, GAR eta Marmitako Trap Banda taldeak lehiatu ziren, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ospatutako final handian. Sekulako giroa sortuta, lau finalistek bi ordutik gorako musika emanaldi ikusgarria eskaini zuten. 

Aurretik jakina zen garaikurra, Entzuleen Saria, zeatikez donostiar banda gazteak jaso zuen, 2500 euro irabazita. Oso Polita disko etxearen Harrobia Saria (disko bat grabatzeko aukera), ostera, BARRRK laudiotarrek eraman zuten. 

Azkenik, epaimahaiko kideek GAR durangar bandeari eman zioten gaueko sari nagusia: 5000 euroko txekea eta 2026ko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera. 

Iazko finala, osorik

Publizitatea
X