Honakoak dira aurtengo Maketa Lehiaketako 20 aurrefinalistak

Gari Uriarte, Maren eta Julen Idigorasek osatutako epaimahaiak aurtengo 20 proposamen aukeratu dituzte. Azaroaren 26an irekiko dugu bozketa, eta boto gehien eskuratzen dituen talde edo bakarlaria Maketa Lehiaketaren finalera igaroko da.

Baditugu aurtengo Gaztea Maketa Lehiaketako hogei aurrefinalistak. Gari Uriarte, Maren eta Julen Idigorasek osatutako epaimahaiak aurten jasotako 71 proposamenak entzun eta onenak hautatu dituzte.

Azaroaren 26an irekiko dugu aurrefinalisten aldeko botoa emateko aukera. Abenduaren 3ra bitarte, bozka gehien jasotzen dituen talde edo bakarlaria abenduaren 17ko final handira igaroko da zuzenean, eta Entzuleen Saria eramango du (2.500 euro). Botoa eman ahal izateko, Gaztearen webgunean saioa hasi (edo erregistratu, konturik izan ezean) eta gustuko taldea aukeratu beharko du erabiltzaileak.

I See Explosions, AntiMeta, Antton L.O., Asfv, Bakko, Del Val, Deriba, GENUS VALGO, Goodbye Keppler, ICI&HODI, Ilargi, Kullen, Monday Potions, Mandarinas al Sol, Oihane, Pangea Pop, Silkat, Unai Cantabrana, URAIIN eta ANTON dira aurtengo 20 aurrefinalistak.

Publizitatea
X