Zabalik 2024ko Maketa Lehiaketan izena emateko epea
Abiatu dugu 2024ko Maketa Lehiaketa. Gaurtik hasi eta abenduaren 1era bitarte, euskal banda eta bakarlari hasiberrien maketarik onenen bilaketari ekingo diogu Gaztean, Gazteen Emantzipaziorako Eusko Jaurlaritzaren GAZ zerbitzuak eta Laboral Kutxaren Gaztea txartelak babestutako ekimenean.
Talde edo bakarlari bat bazara eta argitaratu gabeko musika baduzu, hau da zure momentua. Erregistratu Gaztearen webgunean eta eman izena aurtengo Maketa Lehiaketan.
Maketa nola igo
Maketa Lehiaketara aurkeztu nahi dituzun abestiak prest dituzunean, egin klik goian duzun 'Eman izena' botoian.
Prozesua hasteko nahitaezkoa izango da Gaztearen webguneko profila sortzea. Behin profila sortuta, izena emateko unea iritsi da.
Talde edo bakarlari bakoitzak hiru abesti aurkeztu beharko ditu. Inskripzioa osatzeko garaian, bete eskatutako atal guztiak (da hiru abestien izenak, taldearen edo artistaren argazki bat, sare sozialak, proiektuaren deskribapen txikia…).
Epeak eta data garrantzitsuak
Azaroaren 11n hasi eta abenduaren 1ean bukatutako da izen emate epea. Gero, Maketa Lehiaketako epaimahaiak 20 proiektu aukeratuko ditu, aurre finalista gisa, abenduaren 9rako. Egun horretatik abenduaren 12ra arte, zuen gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango duzue, webguneko bozketan.
Bozketa fasean boto gehien jasotako proiektua (Entzuleen Saria eramango duena) eta epaimahaiak aukeratutako beste hiru finalistak oholtza gainean lehiatuko dira, abenduaren 19an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan antolatuko dugun festa giroko final handian.
Sariak
Jimmy Jazzeko zuzenekoetan ikuskizunik onena eskaintzen duen finalistak eramango du gaueko sari potoloa. Epaimahaikideek hautatutako final handiko irabazleak, 5.000 euro eta 2025eko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera lortuko ditu.
Webgunean bozketa bidez aukeratutako finalistak, ostera, GAZ Saria (Entzuleen Saria) eskuratuko du: 2.500 euro.
Azkenik, Harrobia Sariak talentu gazte bat sarituko du, Oso Polita diskoetxearekin lau kantako EP bat grabatzeko aukera emanez.