Maketa noiz eta nola igo
Irailaren 26an (ostirala) irekiko dugu Maketa Lehiaketan izena emateko epea. Aurkeztu nahi dutenek, Gaztearen webguneko profila sortu beharko dute (aurretik sortuta ez izatekotan).
Behin profila sortuta, izena emateko unea iritsi da.
Talde edo bakarlari bakoitzak hiru abesti aurkeztu beharko ditu. Inskripzioa osatzeko garaian, bete eskatutako atal guztiak (da hiru abestien izenak, taldearen edo artistaren argazki bat, sare sozialak, proiektuaren deskribapen txikia…).
Dena ondo dagoela berrikustean, zuen abestiak Gaztearen webgunean entzungai izango dira.