Kiliki: “Luis Miguel da gaztelaniaz entzun dezakezun gauzarik japoniarrena”
Kilikik bere lehen lana, Iltze 1 izeneko mixtapea, aurkeztu digu “Bitan”en. Chill Mafiak oholtzak utzi eta gero, bakarkako ibilbideari ekin dio iruindar musikariak.
Duela urtebete hasi zen diskoan lanean, eta etxean sortu du, su txikian eta “pijama moodean”. Albuma kaleratuta, sorkuntza prozesu osotik une bat aukeratu beharko balu hasierako euforia hori azpimarratu du Kilikik: “Abesti bat egin eta ‘hau oso guapo dago’ sentitzen duzun unea”.
Maitasuna, amorrua, gorrotoa eta aldarri politikoak presente daude Kilikiren lanean, eta gustura dago erpin horien artean dantzan. Bere burua “memeetako pitbull bat” bezala ikusten duela kontatu digu, arraza arriskutsudun animalia maitakorra.
Taldean aritzera ohituta, bakarkako lanak denbora kudeatzeko modu berriak asmatzera eraman du. Lana bakartiagoa izan den arren, ez da guztiz bakarrik sentitu, ezta gehiegizko arduragatik sufritu ere.
Iltze 1 zuzenekora eramateko, ekoizlea eta beste bi musikari (baxu eta bateria joleak) batuko zaizkio oholtza gainean. Dagoeneko egin dituzte lehen entseguak, eta osatutako bandarekin oso pozik dagoela aurreratu digu.
Diskoko erreferentziak hizpide, “zerdo” kantan erabili duen Luis Miguelen “Yo que no vivo sin ti”ren sampleaz galdeu diote Ainhoa Vitoria eta Sara Alonsok. Mixtapeko kantak sortu zituenean Luis Miguel artista asko entzuten zuela kontatu digu. Egun, ostera, Teo Lucadamoren El Dilema Del Rapero Blanco diskoa eta Nino Bravoren Un Beso Y Una Flor entzuten aritu izan da Kiliki.