Zer ikusi
Overcompensating
Prime Video plataforman aurkitu dugu udako telesaila: Overcompensating. Benny (Benito Skynner, telesaileko protagonista eta zuzendaria) unibertsitatera iritsi berri den mutil arrakastatsua da.
Estatubatuar nerabe heterosexual perfektuaren rolak bultzatuta, bere homosexualitatea ezkutatu eta kide heterosexualen onarpenaren bila ari da, etenik gabe.
Unibertsitatean Carmen (Wally Baram) izeneko neska ezagutuko du, telesailak aurrera egin ahala, lagun min bilakatuko den ikaskidea. Euren trauma eta esperientzia lotsagarrienak kontatuko dizkiete elkarri, unibertsitateko garai nahasiei aurre egiteko biko perfektua osatuz.
Telesail xumea dirudien arren, surrealismoz eta umore garratzez beteriko uneak eskainiko dizkizu.
Gainera, ataletako batean Charli XCX musikaria agertzen da, unibertsitatera gonbidatutako artista gisa (britainiar abeslaria telesaileko musika produkzioaren arduraduna ere bada).