Uda honetan irakurri, entzun eta ikusteko sei gomendio, Gaztearen eskutik
Herri eta hirietako jaiez gain, denbora libreaz gozatzeko unea izaten da abuztua. Tarte horietan irakurri, ikusi edo entzuteko zerbait behar baduzu, hona Gaztearen gomendioak.
“Bi aktore gazte. Casting areto bat. Eta duela urtebete gertatutako istorio bat berriz azaleratzeko zorian”. Hauxe da 'Tamara ta Mara' Primeran plataformako telesail berriaren abiapuntua.
Ekainaren 4an, ostegunez, estreinatuko da telesaila. Primeranen ikusgai izan aurretik, Bilboko Azkuna Zentroan aurkeztuko dute ikus-entzunezko pieza. 18:00etatik aurrera, telesaileko sortzaile eta aktoreek 'Tamara ta Mara'n ikusiko duguna aurreratuko digute, bertako Golem Zinemetan egingo den aurre estreinaldi berezian.
Photocallarekin hasiko da ekitaldia, eta 19:00etan, lehen hiru atalak emitituko dituzte pantalla handian. Aktoreek publikoarekin egoteko aukera izango dute, baina hedabideen galderei erantzuteko ere. Gaztea bertan izango da, telesailean ikusiko duguna aurreratzeko prest.
Ane Rotaetxek zuzendu telesaila, EITBren ‘Formatu txikiak, talentu berriak’ egitasmoaren baitan. Hogei minutuko lau ataletan, Tamara eta Mararen arteko harreman tirabiratsuaz gozatzeko aukera izango dugu. Bi protagonistez gain, Maria Urzelai, Miren Gaztañaga eta Koldo Olabarri aktore ezagunak ikusiko ditugu pantallan.