Uda honetan irakurri, entzun eta ikusteko sei gomendio, Gaztearen eskutik
Herri eta hirietako jaiez gain, denbora libreaz gozatzeko unea izaten da abuztua. Tarte horietan irakurri, ikusi edo entzuteko zerbait behar baduzu, hona Gaztearen gomendioak.
Gazteak Kabian ekimenaren bigarren denboraldiari ekingo dio irailean. HOFE eta Jimena Amarillo musikariak izango dira lehen ataleko protagonistak. Orozkoko Artiñano etxean bilduko dira bi musikariak, elkar ezagutu eta musika sortzeko.
20 minutu inguruko piezan, bi artistek elkar ezagutzen duten unetik abestia bukatzen duten unera arteko bidea erakutsiko da. Tartean, artista bakoitzak sorkuntzarekin duen harremanaz eta euren arteko elkarrizketez gozatzeko aukera izango da. Elkarrekin sortuko duten abestiaz gain, talde edo bakarlari bakoitzaren kanta bana ere entzungo ditugu Kabianen ataletan.
Iraileko lehen saioaren atariko gisa, elkarrekin konposatu duten kantaren bideoklipa uztailaren 2an estreinatuko da, Gaztean.
Udako maitasun istorio bat da “Panpin bat bezala” kantaren abiapuntua. Bi artisten musikan ohikoak diren samurtasun eta kostunbrismoaren ildotik sortu dute abestia, poparen bidetik. Jimena Amarillok ekoitzi du abestia, eta hori gutxi balitz bezala, euskaraz kantatzen entzungo dugu valentziar artista, estreinakoz.
Herri eta hirietako jaiez gain, denbora libreaz gozatzeko unea izaten da abuztua. Tarte horietan irakurri, ikusi edo entzuteko zerbait behar baduzu, hona Gaztearen gomendioak.
Saioaren denboraldiko azken atalean, Olatz Salvador eta Antton Telleria hartu ditu Aitziber Gradosek. Linboko jaiak ospatu dituzte, kolaboratzaileekin, Hernaniko Buruhandiekin eta Jainekin txarangarekin.
“Iltze 1” abestia zuzenean kantatu du nafar artistak. Gainera, Malen Altunak erreportari gisa bizi izan dituen unerik bitxienak kontatu dizkigu.
Gainera, Danel Galdaera, Maialen Sorzabalbere eta Luix Mitxelena kolaboratzaileak igaro dira saioko sofatik.
Iñigo Vicens kirol prestatzailea eta Jone Laspiur aktorea gonbidatu dituzte saioaren hirugarren atalera.
La Txama musika taldea eta Nerea Ibarzabal bertsolariez gain, Luix Mitxelena eta Maria Blanco kolaboratzaileak hartu dituzte ‘Linbo’ saioaren bigarren alean.
Estreinatu da ‘Linbo’, Hiru Damatxok ETBrentzat sortutako 'late night' saioa. Ordubeteko tartean, umorea, musika eta kolaboratzaile festa galanta eskaini dute.
Aitziber Garmendia eta IDOIA izango dira Euskal Telebistako saio berriko lehen gonbidatuak. Aitziber Gradosek aurkeztuta, 22:25ean ekingo diote lehen atalari.