Pavement gehituta, Bilbao BBK Livek osatu du 2023ko kartela
Estatubatuar banda Arctic Monkeys, Florence + The Machine, The Chemical Brothers, Phoenix eta Idles kartelburuei batu zaie. Sarrerak martxoaren 9an izango dira salgai.
Pavement
Bilbao BBK Livek kartel osoa publikatu du gaur, kartelburu beri baten iragarpenarekin: Pavement.
AEBko indie pop banda Arctic Monkeys, Florence + The Machine, The Chemical Brothers, Phoenix eta Idles kartelburuei batu zaie. Aurtengo edizioa uztailaren 6, 7 eta 8an izango da, Kobetamendin.
Pavementena ez da gaurko egunez ezagutu dugun izen berri bakarra. Róisín Murphy, Arca, Perfume Genius, Young Fathers eta Judeline ere gehitu zaizkie aurretik iragarritako izenei.
Publizitatea
X