Phoenix, Fever Ray, M83 eta Duki, Bilbao BBK Liven konfirmazio berrien artean
Jamie xx, Röyksopp, IDLES, HAAi, Amaia, Dry Cleaning, Anz, Sherelle, GAZZI eta beste artista asko ere batu dira hurrengo urteko kartelera.
Bilbao BBK Live 2022.
Bilbao BBK Live jaialdiak izen gehiago iragarri ditu hurrengo urtean izango den festibalerako; horien artean, Phoenix, Fever Ray, M83, Duki, Röyksopp eta IDLES.
Halaber, agertoki gainean egongo dira Amaia, The Murder Capital, Jamie xx, Dry Cleaning, Cala Vento eta La Élite.
Basoa dantzarako musikaren esparruan Anz, Avalon Emerson, HAAi, Sherelle, GAZZI eta John Talabot izango dira.
Florence and the Machine, The Chemical Brothers, The Blaze eta Arctic Monkeys taldeek dagoeneko osatzen zuten kartelera batu dira gaur ezagututakoak.