Arctic Monkeys, 2023ko Bilbao BBK Liven

Uztailaren 6, 7 eta 8an izango da datorren urteko edizioa Kobetamendin. Erresuma Batuko taldea da konfirmatu duten lehen izena.
Arctic Monkeys
Arctic Monkeys

Arctic Monkeysek 2023ko Bilbao BBK Liven joko du, jaialdiko antolatzaileek iragarri dutenez. Festibala uztailaren 6, 7 eta 8an izango da Kobetamendin. Erresuma Batuko taldea da jaialdiak iragarri duen lehen kartelburua, eta datozen hilabeteetan betetzen joango da zerrenda, nazioarteko zein bertako izen handiekin.

Berriak ez ditu zaleak ezustekoan harrapatu. Izan ere, duela astebete, BBK Liveko antolatzaileek taldearen The Car disko berriaren azalaren antzeko argazkia igo zuten sare sozialetara, erabiltzaileen alarmak piztuz.