Gaur estreinatuko da "Zulora", klima larrialdiaren inguruko saioarekin
Gaztearen eztabaida saioa hil bukaeran bueltatuko da hainbat berrikuntzarekin. Bigarren denboraldi honetan, Leo Bueriberi eta Antton Telleria ere izango dira "Zulora"n.
Klima larrialdiaren inguruko "Zulora"
"Zulora" saioaren bigarren denboraldia gaur hasiko da klima larrialdiaren inguruko saioarekin. Hortik aurrera, eztabaida saioa hamabostean behin izango da ikusgai, asteazkenetan, Gaztearen YouTube kanalean.
18:00
-
20:00
Berritasunei dagokienez, bi izen: Leo Bueriberi eta Antton Telleria. Lehenak saioko gaia estutzeko helburua izango du, bere begirada zorrotzaz baliatuta. Gazteako esatariak, ostera, fikziozko pertsonaia bat sortu du denok barruan daramagun ahots atzerakoia ordezkatzeko.
Sare sozialetan ere nobedadeekin dator "Zulora", Instagram eta Twitterrez gain, TikTokeko profila ere sortu baitute.