Umami, Uxue Kerejeta eta IVP bikotea, Gaztea Coverren finalean arituko diren beste hiru lehiakideak

Gasteizen jokatu da Gaztea Cover lehiaketaren bigarren finalerdia. Bertaratu direnek hamar lehiakideen zuzenekoaz eta Kai Nakai artistaren emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute.
Finalistak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
18:00 - 20:00
Uxue Kerejeta, Umami taldea eta IVP bikotea, Gaztea Coverren finalera

Umami taldea, Uxue Kerejeta eta Instituto de Vandalismo Publico (IVP) bikotea dira 2022ko Gaztea Cover lehiaketako azken hiru finalistak. Gasteizeko Foruen Plazan jokatutako finalaurrekoan gailendu dira hiru musikariak, epaimahaiak hala erabakita.

Hamar lehiakidek hartu dute parte final handiaren atariko honetan: Umami taldea, Leire Moñux, Jon eta Endika Gil, Ane eta Iban (Enabi bikotea), Haritz Olaeta, Uxue Kerejeta Uxu, Jon Sortelle Jonsor, Iker eta Ainhize, Sergio Hernández eta Instituto de Vandalismo Público (Asier eta Gari).

Artista guztien bertsioak entzun ostean, epaimahaiak hiru onenak hautatzen zituen bitartean, Kai Nakai musikariaren zuzenekoaz gozatzeko aukera izan dute Foruen Plazara.