Horrela jarraitu zuten Martinen zaleek OTren final handia, Getxon
'Operación Triunfo'ren final handia izan du hizpide Jonkasek, "Dida!"n.
Martin Urrutia getxoztarra zegoen finalean, eta herrian pantaila erraldoia jarri zuten finalistari babesa emateko.
Bertan izan da Jonkas, bildu ziren zaleen iritziak bildu eta giroa bertatik bertara gozatzeko.
Finala hasita, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan izan zen "Dida!"ko kolaboratzailea, sei finalisten emanaldiak ikusten.
JVKEren "Golden Hour" kanta aukeratu zuen Martinek finalerako. Lehiakide gazteak emankizun hunkigarria eskaini zuen arren, ez zuen lortu publikoaren babesa. Izan ere, seigarren egin zuen finalean.
Lehiakideak saioan zehar izandako ibilbidea lineala izan da, baita akatsik gabekoa ere. Finalerako, Mónica Naranjoren "Sobreviviré" klasikoa aukeratu zuen, sekulako erakustaldia eskainiz.